Edukira joan

Andoni Saratsola Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Saratsola Martínez
Bizitza
JaiotzaItsasondo, 1917
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2006 (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakingeniaria

Andoni Saratsola Martínez (Itsasondo, 1917-Donostia, 2006) gipuzkoar ingeniari ezaguna izan zen. Ingeniari gisa Espainiako Compañía Minera de Sierra Menera enpresan lan egin zuen 1947tik 1967ra. Valentziako Erkidegoko Sagunto udalerrian 2008an kale bati haren izena eman zioten.[1]

Gurasoak Paula Martínez eta Jose Manuel Sarasola Zalakain ziren. Aita, EAJren militantea, 1930. hamarkadan Itsasondoko alkatea izan zen.[2] Anaia, bestetik, Gurutz Saratsola "Lotsati" (1915-1936) euskal idazlea izan zen; guztira zortzi seme-alaba ziren. Familia, orokorrean, lotuta zegoen industria munduarekin. Andonik Ingeniaritza Doktoretza egin zuen. CMSM enpresan zuzendariaren postuan hasi zen eta urte asko eman zuen lanean bertan. Bere izena 501 lokomotorarekin dago lotuta.

  • Andoni Sarasolak bere lan esperientziak liburu batean bildu zituen: Ojos Negros-Sagunto: minas y ferrocarril, siderurgia integral : testimonio de un ingeniero en la dirección de una empresa, 1947-1967, Alba argitaletxea, Bartzelona:2000, ISBN 10: 848428042X.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]