Edukira joan

Ancre ibaiko gudua

Koordenatuak: 50°04′N 2°42′E / 50.07°N 2.7°E / 50.07; 2.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ancre ibaiko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
Sommeko guduaren mapa, 1916ko uztailaren 1etik azaroaren 18ra
Data1916ko azaroaren 13a - azaroaren 18a
LekuaSomme Frantzia
Koordenatuak50°04′N 2°42′E / 50.07°N 2.7°E / 50.07; 2.7
EmaitzaBritainiar garaipena
Gudulariak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Frantzia
 Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Britainia Handia Douglas Haig
Britainia Handia Hubert Gough
Frantzia Ferdinand Foch
Alemaniar Inperioa Rupprecht Bavariakoa
Alemaniar Inperioa Max von Gallwitz
Alemaniar Inperioa Fritz von Below
Indarra
12 dibisio eta brigada bat 4 dibisio
Galerak
22.000 Azaroaren 1etik 18ra guztira 45.000 inguru (gudua hasi aurreko datuak barne)

Ancre ibaiko gudua (1916ko azaroak 13 - 18) Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko frontean gertatutako gudua izan zen, Sommeko gudua izeneko ofentsiba handiagoaren parte. Guduan Britainiako 5. Armadak (Hubert Gough lotinante-jeneralaren aginpean) Alemaniako I.Armadaren aurka egin zuen (Fritz von Below jeneralaren aginpean). 1916ko urriaren 30era arte 5. Armada atzeraguardian egon zen, "Erreserbako Armada" izenpean. Ancre ibaiko gudua Sommeko guduko britainiarren azken erasoa handia izan zen. Flers-Courceletteko guduaren ondoren (irailak 15-22), armada anglo-frantsesak borrokan lortutako abantailak aprobetxatzen saiatu zuten eraso txiki eta arinagoekin, bata bestearen atzetik, alemaniarrei berrelkartzeko eta suspertzeko denbora eman beharrean. Zenbait operazioek, Ancre ibaiko gudua barne, aldi berean gertatu zirenez, datazio zehatza zehaztea zaila da; hala ere, badakigu erasoak ia hurrengo urtera arte jarraitu zutela era batean edo bestean. [1]

Ancre ibaian britainiarren erasoaren helburua lorpen osagarriak betetzea izan zen. Estatu Nagusiak garaipen handia behar zuen, ez soilik fronteko morala bultzatzeko baizik eta Londreseko momentuko atsekabe politikoa itzaltzeko, bere aliatuen konpromiso zalantzak (nagusiki Frantzia) akabatzeko eta 1915eko Chantillyko estrategiarekiko leialtasun britainiarra berresteko. Beaumont-Hamel eta Serreko herriak harrapatuz gero, uztailaren 1eko porrota alde batera uztea erraztuko zen, eta britainiarrek alemaniarren gainetik abantaila taktikoa lortuko zuten. Erasoa irailetik gertatutako britainiarren sektoreko handiena izan zen, eta zazpi eguneko aurretiazko bonbardaketa izan zuen, uztailaren 1ekoa baino bi aldiz astunagoa. [1]

Erasoa arrakasta handikoa izan zen. Beaumont-Hamel, St Pierre Divion eta Beaucourt herrien harrapaketak Serren zeuden posizio alemaniarrak mehatxatu zuten, azkenean herrixka hartzea lortu ez bazuten ere, borroka latzak gertatu arren. Alemaniarrek eremuan kokatutako lau dibisio lekualdatu behar izan zituzten jasotako galeren ondorioz, eta britainiarrek 7.000 soldadu alemaniar baino gehiago preso hartu zituzten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Miles, Wilfrid. (1992). Military Operations, France and Belgium, 1916: 2nd July 1916 to the End of the Battles of the Somme. History of the Great War Based on Official Documents by Direction of the Historical Section of the Committee of Imperial Defence. Vol. II. Imperial War Museum and Battery Press ed.
  2. (Ingelesez) McCarthy, Chris. (1995). The Somme: The Day-by-Day Account. Arms & Armour Press ISBN 9781854093301...

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]