Anakoreta
Anakoreta (antzinako grezieraz: ἀναχωρητής, mundutik baztertutakoa) eremutarra da; leku bakartietan otoitz eta penitentziara emanik bizi den pertsona. Antzinako garaietan basamortuan bizi ziren anakoretak, mundutik eta tentaldietatik ihesi. Kristautasunean izan diren anakoretez gainera, beste erlijio batzuetan ere izan dira, hinduismoan eta budismoan batez ere.[1]
Jada antzinako juduen artean izan ziren anakoretak baina II. eta III. mendeetatik aurrera (askotan jazarpenak zirela eta) ugaldu ziren. Horietatik asko Tebaidarantz (Egipto) jo zuten.[2] Anakoretek bere jarrera manamendua jarraitzen zuela uste zuten:
« | Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako | » |
—Joan 15:19 |
Eremutarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagunak dira Kapadoziako (Turkia) antzinako eremutarren kobazulo eta labar-monasterio txikiak, Göreme inguruan kokatuta eta IV. mendean sortutakoak. Araban ere garai hartako Lañuko leizeak ditugu adibide moduan, Trebiñun, eta beste aztarna batzuk daude Gaubean eta Bernedon ere bai.
Anakoreta ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anton abadea, Egiptoko Makario, Arsenio Handia, Liziako Kristobal eta Tebaseko Paulo (III.-IV. mendeak)
- Eneko Oñakoa (XI. mendea)
- Walter Hilton, Heinrich Seuse eta Norwicheko Juliana (XIV. mendea)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Diccionario enciclopédico popular ilustrado Salvat (1906–1914)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)"The way of an anchoress"