Amara kalea (Donostia)
Itxura
Amara kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
Koordenatuak: | 43°18′49.3″N 01°59′03.6″W / 43.313694°N 1.984333°W |
Amara kalea Donostiako (Gipuzkoa) kalea da. Easo plazan hasten da (Autonomia kalea hasten den izkinan), eta, ibilbide angeluduna eginez, Basoerdi parkean amaitzen da, amaiera maldatsu baten ondoren. Ez da, beraz, beste kale edo plaza batean amaitzen; ibilgailuentzat irteerarik gabeko kalea da.
Orain kale hau dagoen lurretan zegoen, garai batean, Amara izeneko baserria. Eraikin horrek eman zion gerora izena kale honi eta Amara auzo osoari.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan daude, besteak beste, Amara Zaharreko udal pilotalekua eta Santiago Apostoluaren parrokia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Amara kalearen goiko zatia elurretan
-
Santiago Apostoluaren parrokia
-
Amara kaleko pilotalekua