Alice Galimberti
Alice Galimberti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1873ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Italiako Erresuma |
Heriotza | Cuneo, 1936ko urtarrilaren 4a (62 urte) |
Familia | |
Aita | Ludwig Schanzer |
Ezkontidea(k) | Tancredi Galimberti |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, literatura-kritikaria eta idazlea |
Alice Schanzer Galimberti, jaiotzez Schanzer, (Viena, 1873ko azaroaren 18a-Cuneo, 1936ko urtarrilaren 4a), intelektual italiarra izan zen. Idazlea, olerkaria, itzultzailea eta arte kritikari ezaguna izan zen.[1]
1927an, British Academyren Rose Mary Crawshay saria eskuratu zuen, Algernon Charles Swinburneri buruzko ikerketa bati esker.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alice Schanzer Vienan jaio zen, Amalia Grunberg eta Luigi Schanzerren lau seme-alaben hirugarren. Aita finantzarioa zen eta ama, pianista. Bere anaietako bat, Carlo Schanzer, politikaria eta abokatua izan zen. Alice poliglota zen zere eta bere haurtzaroko alemaniarrarekin batera, italiera, frantsesa eta ingelesa hitz egiten baitzituen. Triesten, Milanen eta Erroman bizi izan zen. La Sapienza Erromako Unibertsitatean literatura ikasi zuen. 1902an, Tancredi Galimbertirekin ezkondu zen; Galimberti gero Zanardelli Gobernuko ministroa izan zen. Hurrengo urtean, Cuneon kokatu zen; han semeak jaio ziren, Carlo Enrico eta Tancredi.[2]
1901ean, Motivi e Canti bere lehen poesia bilduma agertu zen. Ingelesezko literatura ikasten hasi zen, bereziki Algernon Charles Swinburneena, Theodore Watts-Duntonena eta Edmund Spenserena. 1919an, Ingelesa eta Filosofia irakasten hasi zen Messinako Unibertsitateko Letren Fakultatean. Arteari buruz plazaratu zituen lanek, bestetik, oso harrera ona izan zuten.
Galimbertik egunerokoak idatzi zituen bizitza osoan. Baita ere bidaia-egunerokoak. Garaiko idazle eta intelektual askorekin gutunak trukatu zituen ere bai. Galimberti familiako artxiboak Cuneon, bere jarduera kritiko eta literarioaren dokumentazioa eta italiar eta atzerriko intelektualekin izan zuen harreman sare trinkoa erakusten du.
Alice Galimberti 1936ko urtarrilaren 4an hil zen, gaixotasun labur baten ondoren.
Lan aukeratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il Romanticismo in Italia, Perugia, Tipografia Umbra, 1899
- Motivi e canti, Bologna, Zanichelli, 1901
- L' Ariosto inglese, Roma, Nuova Antologia, 1903
- La Clitennestra medioevale, Roma, Nuova Antologia, 1908
- L' aedo d'Italia: Algernon Charles Swinburne, Roma, Nuova Antologia, 1909
- Misticismo mazziniano, Roma, Nuova Antologia, 1912
- L' ultimo dei Rossetti, Roma, Nuova Antologia, 1915
- Giuseppe Mazzini nel pensiero inglese, Roma, Nuova Antologia, 1919
- Dante nel pensiero inglese, Firenze, Le Monnier, 1921
- Canti nell'ombra, Milano, Unitas, 1928
- Luci mazziniane nel sindacalismo nazionale, Roma, Pensiero e azione, 1929
- Canti di pace e canti di battaglia, Bologna, Zanichelli, 1931
- Carducci in Inghilterra, Roma, Nuova Antologia, 1935
- Edmondo Spenser l'"Ariosto inglese", prefazione di A. Farinelli, Torino, Gambino, 1938
- Al limitare del sogno: poesie e scritti d'arte, Franca Varallok prestatuta, Torino, Aragno, 2007 ISBN 9788884193261
- « Tancredi mio... ». Lettere di fidanzamento a Tancredi Galimberti, Daniela Bernagozzik prestatuta, Cuneo, Primalpe, 2019 ISBN 9788863873160
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.ninoaragnoeditore.it/opera/al-limitare-del-sogno
- ↑ Franca Varallo, ed. (2007). Al limitare del sogno: poesie e scritti d'arte. Turin: Aragno. ISBN 9788884193261.