Alderdi Eder
Alderdi Eder | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′14″N 01°59′05″W / 43.32056°N 1.98472°W |
Alderdi Eder Gipuzkoako Donostia hiriburuko Erdialdean dagoen parke edo lorategia da. Kontxa aparkalekua izeneko lurpeko ibilgailuentzako ordainpeko aparkalekua du.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontxa hondartzaren ertzean kokatua, Donostiako udaletxea dago bertan.
Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Kontxa pasealekua, Miramar kalea, Donostiako Klub Nautikoa eta udaletxearen artean hedatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez Espainiako Armadaren jabegoko lursailak ziren, Donostiako harresien kanpoaldeko zelai eraikiezinak. Garai hartan Errege Soro izena zuen[1], bertan egiten baitziren errege armadaren maniobrak.
Parkeari Alderdi Eder izena Serafin Barojak ipini zion[2]. Armadak parkea Donostiako Udalari saldu ondoren, azken honek 1879ko maiatzaren 28an izen hau ofizialdu zuen[3].
Gaur egun bertan antzinako hiriko Kasinoaren eraikina dago, gaur egungo Donostiako udaletxea dena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegi orokorra
-
Ikuspegia itsasorantz
-
Ikuspegia
-
Karrusela
-
On kixote eta Santxo Panzaren irudiak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Geografía de Guipúzcoa Serapio Mujika Zufiria, Ingeba webgunean
- ↑ (Gaztelaniaz) «La letra de la Marcha es pura vanguardia del alegre carnaval» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-03).
- ↑ Alderdi-Eder. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Alderdi Erder parkea Donostiako Udalaren webgunean ikusgai
- Alderdi Eder parkea Auñamendi Entziklopedian irakurgai (Gaztelaniaz)