Akademio de Esperanto
Akademio de Esperanto | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AdE eta AdE |
Mota | akademia eta Esperanto organization (en) |
Ideologia | Esperanto movement (en) |
Erabilitako hizkuntza | esperanto |
Agintea | |
Lehendakaria | John C. Wells (en) |
Historia | |
Sorrera | 1905 |
Aurrekoak | Esperanto Language Committee (en) |
webgune ofiziala |
Akademio de Esperanto (euskaraz: Esperanto Akademia) hizkuntza hori zabaltzeko eta hobetzeko lan egiten duen nazioarteko erakundea da. Nolabait, Euskaltzaindia antzeko helburuak izango lituzke baina esperantoaren alorrean.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esperantoaren Akademia 1905ean sortu zen Esperantoaren lehen Mundu Biltzarrean, Zamenhofen proposamenez, Hizkuntza Batzordea (Lingva Komitato) izenarekin. Esperantoaren Akademia izena Hizkuntza Batzordeko goi-komisio batek hartu zuen lehen aldiz. 1948an, Hizkuntza Batzordea eta bere Akademia organo bakar batean batu ziren: Esperantoko Akademia. Bere erabakiak ez dira derrigorrezkoak hiztunentzat; betebehar hori 1905ean Esperantoaren Lehenengo Kongresu Unibertsalean finkatutako Esperantoaren Oinarria izenekoak baino ez du.
Presidenteen zerrenda historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritartasuna | Izena | Agindu-garaia |
---|---|---|
Frantzia | Émile Boirac | 1905 - 1917 |
Frantzia | Théophile Cart | 1920 - 1931 |
Eskozia | John Mabon Warden | 1931 - 1933 |
Frantzia | Maurice Rollet de l'Isle | 1933 - 1937 |
Txantiloi:Herrialde info Holanda | R. G. Isbrücker | 1937 - 1963 |
Frantzia | Gaston Waringhien | 1963 - 1979 |
Alemania | William Auld | 1979 - 1983 |
Frantzia | André Albault | 1983 - 1995 |
Alemania | Werner Bormann | 1995 - 1998 |
Brasil | Geraldo Mattos | 1998 - 2007 |
Erresuma Batua | John C. Wells | 2007 - 2013 |
Suedia | Christer Kiselman | 2013 - 2015 |
India | Probal Dasgupta | 2016tik aurrera |
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademiok 45 partaide ditu. Partaide bakoitzak 9 urtetarako aukeratuak dira. Akademiaren heren bat hiru urtetan berritzen da.[2]
Sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007tik hauek dira:
- Hizkuntza espezializatua (Faka Lingvo)
- Gramatika (Gramatiko)
- Hiztegi orokorra (Ĝenerala Vortaro)
- Kontsulta bulegoa (Lingva Konsultejo de la Akademio de Esperanto)
- Literatura (Literaturo)
- Ahozkapena (Prononco)
- Eskuliburuak kontrolatzeko saila (Kontrolado de lerniloj)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Esperantoz):Webgune ofiziala.