Edukira joan

Aitzur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laboraria aitzurrarekin baratzean.

Aitzurra nekazaritzan erabiltzen den tresna bat da, xafla metaliko moztaile batez eta zurezko kirten batez osatua. Luberria aitzurtzeko erabiltzen da, baita hondarra edo zementua mugitzeko ere, beste erabilera batzuen artean. Pala, ohi, metalikoa izaten da, zurezkoak ere egon daitezkeen arren.

Haren neurriak erabilera eta tokiaren arabera aldatzen dira. Palarik ohikoenek 20 eta 25 cm bitarteko luzera dute eta kirtenak 60tik 80 cm-rakoak izatean dira. Azalatzeko aitzurrak luzeak dira, eta jorratzekoek belar kaltegarriak mozteko ertz moztaileak dituzte

Jethro Trull ingelesak XVII. mendean zaldi batek tiratutako aitzurtzeko aitzur bat asmatu zuen. Hoberena Garrett sistemakoa da. Horrekin, egun bakar batean, laborez, erremolatxaz eta osatutako lau edo bost hektarea jorra daitezke.

Euskaraz, pertsona bat mozkortuta dagoenean, A ze aitzurra harrapatu dudan! (edo duen) sarri esaten da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]