Edukira joan

Aflatoxina

Wikipedia, Entziklopedia askea
(–)-B1 aflatoxinaren egitura kimikoa
(–)-G1 aflatoxinaren egitura kimikoa

Aflatoxinak hainbat onddok ekoizten dituzten toxina kaltegarriak dira. Aspergillus generoko onddoek, batez ere, sortzen dituzte aflatoxinak, hainbat landare -zerealak, batik bat- infektatzen dituztenean.

Aflatoxinak oso toxikoak dira, eta tumoreak sortzen dituzte janari kutsatuak -zerealak eta beren aleak- jaten dituzten animaliengan. Gibeleko minbizia da kontsumo horren ondorioetako bat, eta ematen du gizakiarengan ere eragin dezaketela.

Aurkitutako lehen aflatoxina (Aspergillus flavus onddoak sortzen duena) 1960. urtean deskribatu zen. Urte hartan Eskozian 100.000 oilo inguru hil ziren aflatoxinaz kutsatutako pentsuak jatean.

Egitura kimikoari dagokionez, aflatoxinak oso oxigenatuak dauden molekula heteroziklikoak dira. Termoegonkorrak dira.

Aspergillus onddoz gehien kutsatzen diren landareak, eta aflatoxinak izateko arriskua handiena dutenak, zerealak dira (artoa, garia, arroza...) eta hazi oleaginosoak (ekiloreak, intxaurrak, kakahueteak, almendrak...). Esnean ere aflatoxinak aurkitu dira, behiek edo ardiek landare kutsatuak jatearen ondorioz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]