2009ko Lezamako tren istripua
2009ko Lezamako tren istripua | |
---|---|
Mota | tren talka |
Data | 2009ko urriaren 8a |
Kokaleku | Lezamako geltokia |
Herrialdea | Espainia |
Pertsona hilak | 1 |
Pertsona zaurituak | 12 |
2009ko Lezamako tren istripua urte hartako urriaren 8an, Lezaman egondako tren istripua da.
Euskotrenen aldirietako Bilbo eta Lezama arteko trenak, Lezamako geltokian gelditu ez eta hormaren kontra talka egin zuen. Treneko gidaria bertan hil zen eta 12 pertsona inguruk zauri arinak izan zituzten.[1][2] Bestalde, UT-303 tren unitatea bajan eman behar izan zen.[3]
Trenean zihoazen bidaiariek esandakoaren arabera, 16:25 inguruan, trena ez zen Lezama aurreko geltokian gelditu, eta abiadura moteldu beharrean, trena gero eta arinago joan zen. Bi geltokien artean 60 segundoko tartea dago, eta litekeena da tren gidaria zerbait gertatu eta trena ezin gelditu izana.[4]
Lanuztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo egunean, Euskotreneko enpresa batzordeak deitua, erabateko lanuztea egon zen Euskotrenek Bizkaian eta Gipuzkoan kudeaturiko zerbitzuetan, milaka erabiltzaile garraio publikorik gabe utziz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iol news. One dead, 3 injured as train derails in Spain. .
- ↑ «Muere el conductor de un tren en Vizcaya al empotrarse contra un muro» El País 2009/10/08.
- ↑ Bravo, Unai. (2012-09-22). Transportesdeuskadi: 22 aniversario de las 300 de Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ «Tren bat errailetik irten da Lezaman eta gidaria zendu da» Berria 2009-10-08.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |