Edukira joan

1976ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1976ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1976ko uztailaren 17a - 1976ko abuztuaren 1a
Data1976
Edizio zenbakia21
1972
1980
KokalekuMontrealgo Estadio Olinpikoa
Montreal
HerrialdeaKanada
Partehartzaile kopuru92 delegazio olinpiko
6.084 Olympic athlete (en) Itzuli
MaskotaAmik (en) Itzuli
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko198
Osatuta

Webguneolympics.com…

1976ko Udako Olinpiar Jokoak Kanadako Montreal hirian jokatu ziren, 1976. urtean. Udako Olinpiar Jokoetako XXI. edizioa izan zen. 6.028 kirolarik hartu zuten parte, 21 kirol eta 198 probatan, 92 herrialde ordezkatuz.

Berriz ere izpiritu olinpikoaren aurka, politika agertu zen. Zenbait ordezkaritza afrikarrek, Zeelanda Berria kanporatzea eskatu zioten Nazioarteko Batzorde Olinpikoari, Hego Afrikaren aurka errugbi partidu bat jokatu zuelako, apartheid politikagatik kanpoan zegoen herrialdea. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ez zituen presio horiek onartu, eta eskatutakoari uko egin zionez, horren ondorioz, 24 afrikar ordezkaritza lehiaketetatik erretiratu ziren.

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Sobietar Batasuna 49 41 35 125
2  Alemaniako Errepublika Demokratikoa 40 25 25 90
3  AEB 34 35 25 94
4  Alemaniako Errepublika Federala 10 12 17 39
5  Japonia 9 6 10 25
6  Polonia 7 6 13 26
7  Bulgaria 6 9 7 22
8  Kuba 6 4 3 13
9  Errumania 4 9 14 27
10  Hungaria 4 5 13 22
  • Emakumeen saskibaloia, arraunketa eta eskubaloia lehen aldiz agertu ziren kirol olinpiko gisan.
  • Nadia Comaneci gimnasta errumaniarra, 14 urterekin, hamarreko puntuaketa lortu zuen lehena izan zen, barra asimetrikoetan. Orotara, zazpi hamarreko lortu zituen.
  • Gizonezkoen aldetik, Shun Fujimoto gimnasta japoniarrari hanka bat hautsi zitzaion lurreko proban. Japoniako taldeak lehia estua zuen SESBekoarekin; beraz, Fujimotok zauria sekretupean mantendu zuen, baina eraztunetako proba amaitu ondoren, belauna tokitik atera zuen, eta derrigorrez erretiratu behar izan zuen.
  • Banakako izarrak Klaus Dibiasi italiarra, Viktor Saneiev sobietarra eta Irena Szewińska poloniarra izan ziren. Lehenak, bere hirugarren jarraikako urrezko domina irabazi zuen plataforma jauzian; bigarrenak bere hirugarren urrea lortu zuen jauzi hirukoitzean: azkenak 400 metroko proba irabazi zuen bost probatan eta, horrenbestez, bere zazpigarren domina irabazi.
  • Alberto Juantorena kubatarra garaipen bikoitz bat irabazten lehena izan zen, 400 eta 800 metroko probetan.
  • Miklos Nemeth hungariarrak xabalina jaurtiketan urrea irabazi zuen eta, urrea lortu zuen kirolari baten seme bihurtu zen. Aita Imrek mailu jaurtiketako proba irabazi zuen 1948ko Olinpiar Jokoetan.
  • Oso joko garestiak izan ziren. Instalakuntza askoren eraikuntza, estadioa barne, Quebec probintzian saldutako zigarreten gaineko zerga batekin finantzatu zen. Zerga berezi hori 2006ko abendua arte kobratu zen, une horretan zor guztiak kitatu ziren arte.


Aurrekoa
1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XXI. Olinpiar Jokoak—
1976
Ondorengoa
1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]