1965-1966ko Indonesiako sarraskia
1965-1966ko Indonesiako sarraskia | |
---|---|
Mota | mass killing (en) Exekuzio estrajudiziala masa hilketa sarraski genozidio politicide (en) |
Denbora-tarte | 1965 - 1966 |
Data | 1965eko urria |
Kokaleku | Indonesia |
Herrialdea | Indonesia |
Pertsona hilak | 3.000.000 500.000 |
1965-1966ko Indonesiako sarraskiak, Indonesiako genozidioa, Indonesiako purga komunista edo 1965eko tragedia bezala ere ezagunak, Indonesiako Alderdi Komunistaren (PKI) eta bere jarraitzaileen aurka Nahdlatul Ulama alderdi islamistako eta Indonesiako Alderdi Nazionaleko miliziek piztutako errepresioaren emaitza izan ziren. Uste da Alderdi Komunista herrialde barruko indar politiko gisa ezabatzea bilatzen zutela, Gerra Hotzaren testuinguruan.[1]
Iturrien arabera, 500.000 eta milioi bat pertsona artean hil zituzten genozidioan. Beste batzuek bi edo hiru milioi biktimaz hitz egiten dute sarraskietan. Sarraskiak Jakartan, Balin eta ondoren Indonesiako beste uharte batzuetan izan ziren. Masa-hilketek, alderdi komunistako kideak ez ezik, ezkerreko jarraitzaileak eta txinatar etniako pertsonak ere izan ziren. 2017an desklasifikatutako dokumentuek agerian utzi zuten AEBetako gobernuak hilketa masiboei buruzko ezagutza zehatza zuela hasieratik, eta Indonesiako Indar Armatuen ekintzak babestu zituztela. Estatu Batuetako sarraskien konplizitateak Indonesiako Armadako eskuadroiei Alderdi Komunistako kide ofizialen izenak ematea ekarri zuen.[2]
Garaiko asaldurak Sukarno presidentearen gobernuaren erorketa eta Indonesiako Suharto buruzagi politiko eta militarraren hiru hamarkadako agintaldi autoritarioaren hasiera ekarri zituen.[3]
Lehenengo hilketak 1965eko irailaren 30an, Indonesian estatu kolpea ematen saiatu ziren Suhartoren gobernuan goi kargua zuten sei militar hilez. Suharto jeneralak, propaganda faltsuaren bitartez komunistei egotzi zizkien hilketak, haien aurkako sarraskia abiatuz. 500.000tik gora ezkertiar militante hil zituzten.[4] Suhartok armada, itsas armada eta poliziaren kontrola hartu zuen urriaren lehen goizean. Irratirako hitzaldi batean, kolpea mugimendu kontrairaultzailea zela deskribatu zuen, eta indar armatuek Estatuaren ardura hartu beharko zutela ziurtatu zuen.
Errekonozimendu falta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]30 urtez Suhartoren boterean egon ondoren 1998ra arte, ondorengo urteetan, Indonesiako gobernuak ukatu egin zuen 1960ko hamarkadan gertaturikoa. 2016an, Indonesiako agintariek sarraskiak onartu zituzten, baina eraginak eta inpaktuak herritarrengan minimizatu zituzten. Hori zenbait aditurentzat urrats txikia izan bazen Indonesiako gobernuak genozidioa aitortzeko urrats zehatz bat izan zen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-36845663
- ↑ https://www.washingtonpost.com/archive/politics/1990/05/21/us-officials-lists-aided-indonesian-bloodbath-in-60s/ff6d37c3-8eed-486f-908c-3eeafc19aab2/
- ↑ https://archive.org/details/nationinwaitingi00schw
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/indonesian-estatu-kolpea-ematen-saiatu-ziren-suhartoren-gobernuan-goi-kargua-zuten-sei-militar-hilez
- ↑ https://foreignpolicy.com/2016/04/29/after-50-years-of-denial-indonesia-takes-shaky-steps-toward-historical-reckoning/