1958ko Italiako GiroatxirrindularitzaItzuli Handi honen 41. edizioa izan zen. 1958komaiatzak 18 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 3341 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan. Garailea izan zen Ercole Baldinik proba, batez beste, 36,274 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.
120 txirrindularik hasi zuten proba eta 77k amaitu zuten.
Ercole Baldini, aurreko urtean hirugarren izan zena eta oraingo edizioan lau etapa irabazi zituena izan zen Giroaren garailea. Berarekin batera podiumean, mendiko sailkapenaren garailea ere izan zen Jean Brankart belgikarra bigarren postuan eta 1956ko Italiako Giroaren garailea izan zen Charly Gaulluxenburgotarra hirugarren postuan egon ziren.
Miguel Poblet txirrindulari katalanak hiru etapa garaipen lortu zituen, eta beste hirutan bigarren amaitu zuen. Federico Martín Bahamontesek eta Salvador Botellak, berriz, etapa bana irabazi zuten. Botella beste etapa batean ere 2. izan zen, egun batez maglia arrosa janztea ere lortu zuelarik, hori lortu zuen lehen espainiarra bihurtuz. 9. etapan 2. izan zen Vicente Iturat eta Bahamontesek irabazi zuen etapan 3. izan zen Jesus Loroño bizkaitarra ere etapa garaipena lortzetik gertu geratu ziren. Sailkapen nagusian Pobletek 6. amaitu zuen, Loroñok 7., Botellak 15. eta Bahamontesek 17.