Edukira joan

1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada
Gerra Hotza
Sobietar tankeak Leipzigen.
Data1953ko ekainaren 16a-17
LekuaAlemaniako Errepublika Demokratikoa
EmaitzaGobernuaren garaipena
Gudulariak
Ekialdeko alemaniar manifestariak

 Sobietar Batasuna

 Ekialdeko Alemania

Buruzagiak
- Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Lavrenti Beria
Alemaniako Errepublika Demokratikoa Walter Ulbricht
Galerak
46-48 hildako
2-4 suizida[1]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 0-41 hildako
Alemaniako Errepublika Demokratikoa 5 hildako[1]
17 hildako[1]

1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada ekainaren 16an hasi zen Ekialdeko Berlinen eraikuntza-langileek grebari lotu ziotenean. Hurrengo egunean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren aurkako matxinada bilakatu zen. Alemanian, matxinadari Ekialdeko Alemaniako herri matxinada (alemanez: Volksaufstand in der DDR) edo 1953ko ekainaren 17ko matxinada (Aufstand vom 17. Juni 1953) diote.[2] Miloi bat lagun baino gehiagok hartu zuten parte 700 herritan.[3] Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin loturiko lagunek, borrokalari antifaxistek eta sindikalistek zeregin inportanteak izan zituzten matxinadan.[4]

Baina Armada Gorriko tankeek eta Volkspolizeik laster erantzun zuten eta matxinada bukatu zen. Hala ere, ekainaren 17tik aurrera oraindik 500 herri baino gehiagotan grebak eta manifestazioak izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]