Edukira joan

1906ko San Franciscoko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1906ko San Franciscoko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data1906ko apirilaren 18a (05:12:26 (en) Itzuli. UTC−08:00)
KokalekuSan Frantzisko
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Kausastrike-slip fault (en) Itzuli
Honen ondorioatsunami
sute
Lurrikararen momentu sismikoa7,9
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale XI (en) Itzuli
Sakonera bertikal11,7 km
8,5 km
Pertsona hilak3.000
Pertsona zaurituak0
Kalteen kostua400 M$
Komunikabide

1906ko San Frantziskoko lurrikara handia (ingelesez: 1906 San Francisco earthquake), nagusiki AEBetako San Francisco hiria 1906ko apirilak 18an astindu zuen lurrikara boteretsu bat izan zen. Lurrikara 7,9 magnitudekoa izan zen Richter eskalan eta bere epizentroa, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuko adituen arabera, Daly Cityko kostaldean eta Frantzisko hego-mendebaldean zegoen.

Dardara nagusiak goizeko 05:12etan hasi ziren San Andres failan zehar. Ozeano Bareko kostaldean sentitu zen Oregondik Los Angeleseraino, eta barnealderantz Nevadaraino sentitu zen. Honen ondoren, lurrikararen ondoren Ameriketako Estatu Batuetako hondamendirik handientzat hartzen den sute bat gertatu zen.

Hasiera batean, hildakoak 478 pertsona izan zirela esan zen, baina, gaur egun, hondamendi hori askoz hondagarriagoa izan zela ezagutzen da, eta garaiko autoritateek gutxietsi egin zutela, batez ere txinatar biztanleak bizi ziren tokietan. Gutxi gora-beherako zenbakiek 3000 hildako inguru aipatzen dituzte, horietako gehienak Frantzisko hiri barnean, baina 189 hildako ere egon ziren San Frantziskoko badiako beste toki batzuetan. Lurrikarak eragina izan zuen beste toki garrantzitsuetako batzuk Santa Rosa, San Jose eta Redwood Cityko eremua eta Stanford Unibertsitatea izan ziren.

400.000 biztanletik 225.000 eta 300.000 artean etxerik gabe geratu ziren lurrikararen ondorioz. Biztanle horien erdia Oaklandeko badiako beste aldean babestu ziren. Garaiko egunkariek Golden Gateko Parkea, Pahandle auzoa eta Ingleside eta North Beach arteko hondartzak inprobisatutako dendez estaliak egon zirela aipatu zuten. Ondoren gertatu zen sutearen ondorioz lurrikararen beraren ondorioz baino hildako gehiago egon ziren, lurrikara hau, hamazazpi urte beranduago, 1923ko irailak 1ean Japoniako Yokohama eta Tokio hiriak suntsitu zituen Kantōko Lurrikara Handiaren oso antzekoa izan zelarik. Han, sute handiaren suak lurrikarak berak baino hildako gehiago eragin zituen.

Lurrikararen ondoren, Herman Schussler izeneko ingeniari batek kostaldeko mendilerroko mendietan zehar mozten duen San Andres faila aztertu zuen. 1908an Frantziskoko Barrutiko auzitegi baten aurrean ikusi zuenari buruz hitz egin zuen.

"Ezaugarririk nabarmengarriena ekialdeko mendiak mendebaldekoengana lau oin eta erdi hurbildu zirela izan zen" adierazi zuen Schusslerrek auzitegiaren aurrean.

Pentsatu horretan. Minutu bakar batean mendi guztiak oin batzuk mugitu ziren.

"San Francisco fallan edo honengandik gertu egon izan balitz ez zen bertan ezertxo ere geratuko" jarraitu zuen Schusslerrek.

Lurrikara eta sutearen ondoren San Francisco hiriko 500 auzo baino gehiago hondakinetan zeuden. Hiriko biztanleriaren erdia baino gehiago etxerik gabe geratu zen. Jendea kanpin-dendetan eta beste aterpe batzuetan bizi zen, eta aire librean sukaldatzen zuen. Guztiarekin, suntsipena gora-behera, ez zen denbora asko pasa jendea hondakinak batzen hasi zen arte.

"San Francisco, berriz ere bere errautsetatik altxatzen hasten ari da", idatzi zuen Samuel Fortierrek, Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea zena, lurrikara eta sutea gertatu eta aste betera. "Ez dago konfiantza faltarik", gehitu zuen. "Jendearen kemena nabarmengarria da". Ia guztia galdu duten milaka pertsonak alai eta pozik daude, eta ia ez da aienerik entzuten".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]