Ŕ
Itxura
- Artikulu hau Ŕ azentudunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «R (argipena)».
Ŕ (xehez: ŕ) eslovakieraz eta behe sorabieraz erabiltzen duten latindar hizki ezohikoa da. R hizkia gehi azentu akutu bat osaturik dago. Eslovakieraz r̩ː ahoskatzen dute. Behe sorabieraz r sabaikaria da, rʲ ahoskatua.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabin Aranaren ortografian, ŕ kontsonante dardarkari hobikaria izan zen.[1] Egun, ortografia hori zaharkiturik dago eta euskal alfabetoan, silabaren amaieran r eta bokalen artean rr erabiltzen da. Hala ere, 21. mendean tarteka ikusten da oraindik Ŕ leku publikoetako izenetan; adibidez, horrela darabil grafia Donostiako Akelarre jatetxeak, Pedro Subijanaren etxeak,
Informatikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unicoden duen eskema hau da:
- Ŕ larria:
U+0154
- ŕ xehea:
U+0155
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arana eta Goiri'tar, Sabin. (1896). Amorrortu, Sebastián de ed. Lecciones de ortografía del euskera bizkaino. Bilbo: Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia, 32 or..