Edukira joan

Àlex Mumbrú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Àlex Mumbrú

(2008)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1979ko ekainaren 12a (45 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Club Joventut de Badalona1997-2002
Real Madrid2002-2004
Club Joventut de Badalona2004-2006
Real Madrid2006-2009
Bilbao Basket2009-2018
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia15
Pisua105 kilogramo
Altuera202 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: Alexmumbru15 Edit the value on Wikidata

Àlex Mumbrú Murcia (Bartzelona, 1979ko ekainaren 12a -) saskibaloi jokalari kataluniarra da, egun ACBko Bilbao Basketeko entrenatzailea dena[1].

2,02 metroko hegalekoak Espainiako selekzioarekin Mediterranear Jokoak irabazi zuen 2001ean Tunisen. Urte hartan ACB Ligaren All Starrean hartu zuen parte Valladoliden.

2002an Real Madridek fitxatu eta 72-83 Eurocup galdu zuen Charleroin Hapoel Jerusalemen aurka.

2004an DKV Joventutek fitxatu eta urte bi eman zituen han, bitan play-offak jokatuz.

2006ko udan, berriro Real Madridek fitxatu eta ACB Liga eta Eurocup irabazi ez ezik txapeldunordea ere izan zen Espainiako Saskibaloi Errege Kopan. Gainera, Pepu Hernández entrenatzailea izanda, Espainiako selekzioarekin Munduko Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Japonian.

2008an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte non zilarrezko domina lortu zuen.

2008-09 denboraldia bukatzean Real Madridek uko egin eta Bilbao Basketek fitxatu zuen hiru denboraldietarako[2].

2009ko irailean Polonian Europako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen.

2018an erretiratu ondoren, Bilbao Basketeko entrenatzailea izendatu zuten[3].

Mumbrú Badalonan 2008ko azaroan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ACB Ligaren webgunea
  2. ACB: Àlex Mumbrú será jugador del Bilbao Basket
  3. (Gaztelaniaz) «Mumbrú, nuevo entrenador del Bilbao Basket» Bilbao Basket - El Correo 2018-07-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]