Edukira joan

Elikadura-segurtasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elikadura-segurtasuna elikaduraren arloko egoera da: pertsona guztiek bizimodu aktiboa eta osasungarria eramateko behar adina elikagai kaltegabe eta nutrizio-kalitate egokikoak une oro fisikoki, sozialki eta ekonomikoki eskuragarri dituztenean gertatzen da.[1] Hau da, elikadura-segurtasuna da pertsona guztiek, une oro, beren eguneroko energia-beharrak eta elikadura-lehentasunak asetzen dituzten behar adina elikagai eskura izatea, ez-kaltegarriak eta nutritiboak, bizitza aktiboa eta osasungarria izateko[2]. Janarien segurtasuna elikatzeko eskubidearen parte da; gainera, Garapen Jasangarriaren Helburuen parte ere bada, bereziki Garapen Jasangarrirako 2. helburuarena: goserik ez.[3]

Lilongweko (Malawi) merkatu batean produktuak saltzen dituen emakumea

Elikadura-segurtasunak faseak ditu, elikagaien segurtasunetik hasi eta eskala handiko goseteraino. "Gosea eta gosetea elikagaien segurtasunik ezarekin lotuta daude. Elikagaien segurtasun eza kronikoa edo iragankorra izan daiteke. Elikadura-segurtasun falta kronikoak gosearen eta gosetearen aurrean zaurgarritasun-maila handia dakar; beraz, elikagaien segurtasuna bermatzeko, zaurgarritasun hori ezabatu egin behar da. Gosete kronikoa ez da gosea, malnutrizioaren antzekoa da, eta nagusiki garapen bidean dauden herrialdeetan dagoen pobreziarekin lotuta dago".[4][5]

"Elikadura Segurtasuna" terminoak garrantzia hartu zuen Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) elikadurari buruzko Munduko Goi-bileratik aurrera (1996).[6] Hasieran, nazio mailako elikagaien ekoizpenean eta eskuragarritasunean kontzentratu zen. 1980ko hamarkadan Afrikan izandako goseteetatik aurrera, elikagaien eskuragarritasun handiko testuinguruan, eta Amartya Sen-en ikerketa-lanaren ondorioz, frogatuta geratu zen ez zela janarien ekoizpenean eta eskuragarritasunean arreta jarri behar, haietarako sarbidean baizik.[7] 90eko hamarkadan, elikagaien segurtasuna giza eskubide gisa berretsi zen. Definizio horren arabera, epe luzera herritar guztiei elikagai- eta nutrizio-hornidura egokia emateko gaitasuna zegoen.[8]


Gaur egun, FAO-k definizio hau ematen du:[2][9]

Elikadura-segurtasuna egoteko, pertsona guztiek une oro elikagaiak eskura izan behar dituzte, beti ere, nutrizio-beharrak eta bizitza osasuntsu eta aktiborako lehentasun kulturalak asetzeko adina (FAO, Elikaduraren Munduko Goi-bilera, 1996).

Segurtasun ezaren jatorria/kausak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi daude, modu bateratuan edo bereizian, elikagaien segurtasun eza eragin dezaketenak.

Lehortea hondamendi natural konplexuenetako bat da, eta munduko jende gehiagori eragiten dio. Produkzioan zuzeneko eragina izateaz gain, lehorteak eragina izan dezake edateko uraren horniduran, herriak emigratzera behartzea, eta baita gosetean eta pertsonen heriotzan ere. Beste hondamendi natural batzuek ez bezala, lehorteen ondorioak hainbat urtez gailendu daitezke, eta horrek eragin negatiboa izan dezake segurtasunaren garapenean.

Lurzoruen degradazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza intentsiboak, lurzoruen emankortasunaren agorpena eta nekazaritzako etekinen beherakada dakar. Kalkuluen arabera, munduko nekazaritza-lurren % 40 inguru oso degradatuta dago.[10] Nazio Batuen Unibertsitateko parte den Afrikako Natur Baliabideen Institutuaren arabera, Afrikan, lurraren degradazio-joerek jarraitzekotan, 2025. urterako biztanleriaren % 25a bakarrik elikatu ahal izango da bertoko uztatik.[11]

Kutsadura atmosferikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aire-kutsadurak elikagaien ekoizpena eta kalitatea murritz ditzake. Ozonoak eragindako kutsadura, berotegi-efektuko gasek, fabrikak, automobilak eta beste iturri batzuk eraginda besteak beste. Airearen poluzioaren ondorioz, nekazaritzan oinarrizko elikagaien ekoizpena murrizten da.[12]

Segurtasun ezaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askok etengabeko elikagai-eskasia eta eta arazoak izaten dituzte hauen banaketan. Horren ondorioa gose kronikoa da, eta batzuetan, populazio kopuru esanguratsu batean orokortua. Gosea eta malnutrizioaren ondorio gisa, gizakiaren gorputz-tamaina murrizten da, medikuntzan errakitismoa edo hazkuntzaren atzerapena bezala ezagutzen dena. Prozesu hori umetokian hasten da amak elikadura eskasa izatearen ondorioz, eta gutxi gorabehera hirugarren urtera arte irauten du. Haurren heriotza-tasa handitzen da, baina tasa gosete batean baino askoz txikiagoa da. Hazkuntzaren atzerapena gertatzen denean, elikadura ingestaren hobekuntzak, ondorengo bizi-unean, ez du kalterik eragiten. Gorputzaren tamaina energia-maila (edo kaloria) txikira egokitzeko modu gisa mugatzeak, kalte egiten dio osasunari, hiru bidetatik:

  • Bizi-organoen akats goiztiarra helduaroan.
  • Hazkuntzan atzerapena izan duten gizabanakoek gaixotzeko aukera handiagoa dute atzerapenik izan ez dutenak baino.
  • Haurtzaro goiztiarrean malnutrizio larriak garapen kognitiboan akatsak eragiten ditu.

Elikagaien segurtasunerako erakundeek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei aurre egiteko lan egiten dute, elikagaien ekoizpena, prozesamendua eta prestaketa kudeatuz eta koordinatuz. Hori, ikuskatze, hezkuntza, trebakuntza, ikerketa eta osasun publikoko ekimenen bidez egiten dute.[13]

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA, ingelesez) Europar Batasuneko agentzia bat da, eta Europar Batasuneko elikadura-segurtasunari eragiten dioten arrisku eta arazo guztiak detektatu eta ohartarazteko ardura du. Europar Batasuneko estatu bakoitzeko erakunde nazionalekin elkarlanean dihardu eta Europako herritarrei elikadura-alerta ororen berri ematen die.[14]

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AESAN)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AESAN) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikitako erakunde autonomo bat da, eta bere zeregina da segurtasun maila gorena bermatzea eta herritarren osasuna sustatzea:[15]

  • Elikagaien bidez transmititutako edo haiei lotutako gaixotasunen arriskuak murriztuz.
  • Elikagaiak kontrolatzeko sistemen eraginkortasuna bermatuz.
  • Elikadura askotarikoa eta orekatua sustatu behar da, herritarren osasuna hobetzeko eta haien eskuragarritasuna eta informazioa hobetzeko.

Elika, ezagutza adituak ematen dituen erakundea da, elikadura seguruagoa, osasuntsuagoa eta iraunkorragoa lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, bertako elikadura-ekosistemako eragile guztien arteko lankidetza ahalbidetuz.[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  2. a b «Conceptos Básicos | Programa Especial para la Seguridad Alimentaria (PESA) Centroamérica | Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  3. Giza Eskubideen arloko Exekutiboaren Politika Koordinatzen duen Lehendakaritza Batzordea (COPREDEH). .
  4. (Gaztelaniaz) «Hambre y seguridad alimentaria» Desarrollo Sostenible (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  5. «What Is Food Security and Famine and Hunger?» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  6. (Ingelesez) Staatz, John M.; D'Agostino, Victoire C.; Sundberg, Shelly. (1990-12). «Measuring Food Security in Africa: Conceptual, Empirical, and Policy Issues» American Journal of Agricultural Economics 72 (5): 1311–1317.  doi:10.2307/1242553. ISSN 0002-9092. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  7. (Gaztelaniaz) Hernández, Belén. (2013-11-22). «¿Quieres luchar contra el hambre? Haz que las mujeres vivan mejor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  8. Elikagaien Segurtasunerako Programa Berezia (PESA) Erdialdeko Amerikan (2011).. .
  9. Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundea (FAO) (2011).. .
  10. (Ingelesez) Sample, Ian. (2007-08-31). «Global food crisis looms as climate change and population growth strip fertile land» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  11. «Africa may be able to feed only 25% of its population by 2025» wayback.archive-it.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  12. (Gaztelaniaz) «La contaminación amenaza la producción de trigo en España» lamarea.com 2014-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  13. (Gaztelaniaz) «Las 7 principales organizaciones de seguridad alimentaria que debe conocer» altametrics.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).[Betiko hautsitako esteka]
  14. 178/2002 (EE) erreglamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena (2002ko urtarrilaren 28). .
  15. (Gaztelaniaz) «Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición» www.miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  16. (Ingelesez) «Eginkizuna/Ikuspena/Baloreak» ELIKA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]