Fitxategi sistema
Fitxategi sistema bat ordenagailu bateko fitxategi eta datu guztiak gorde eta antolatzeko metodo bat da, bilaketa eta kudeaketa errazten dituena.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema informatiko bateko garrantzi handiko datuak edo informazioa, memoria lagungarrietan biltegiratzen dira. Honela programak, datuak eta konputagailu-sareen egitura konplexua ere sistema eragileak disko gogorretan gordetzen ditu. (Active Directory zein DNS, banatutako datu-base hierarkikoak dira eta beraz disko gogorretan gordeta daude).
Sistema eragile gehienek beraien fitxategi sistema propioa daukate. Fitxategi sistemak testu moduan edo grafikoki adieraziak dira fitxategi kudeatzaile baten bitartez. Fitxategi sistema arruntenak datuen atzipena tamaina berdineko bloke kate bat (batzuetan sektore deitutakoa eta 512 byte-ko luzerakoa normalean) bezala baimentzen duten datu biltegiratze dispositiboak erabiltzen dituzte. Fitxategi sistemaren softwarea sektore hauek fitxategi eta direktorioetan antolatzeko arduraduna da eta erregistro bat mantentzen du sektore bakoitza ze fitxategiarena den jakiteko eta erabili ez direnak bereizteko. Errealitatean, artxibo sistemak batek ez du espresuki datu biltegiratze dispositibo baten beharra, baizik eta dinamikoki sortutako datuen atzipenerako ere erabil daiteke, sare konexio batean jasotakoak bezala.
Orokorrean fitxategi sistema batek fitxategi izenak fitxategiekin erlazionatzen dituzten direktorioak dauzkate, normalean fitxategi izenak indize bati lotuz mota bateko fitxategi esleipen taula batean, FAT bezala MS-DOS fitxategi sistemetan edo Unix sistemetako inodoak bezala. Direktorioen egitura laua edo hierarkikoa izan daiteke. Fitxategi sistema batzuetan fitxategien izenak fitxategien luzapenetarako sintaxi bereziarekin eta bertsio zenbakiarekin egituratuak dira. Beste batzuetan, fitxategi izenak testu kateak dira eta fitxategi bakoitzaren metadatuak bananduak gordetzen dira.
Fitxategi sistema hierarkikoetan, fitxategi baten kokapena, normalean, "bide-izen" izeneko testu kate baten bitartez adierazten da. Bide-izenentzako nomenklatura sistemaz sistema aldatzen da, baina orokorrean egitura bera mantentzen dute. Bide-izen bat, ezkerretik eskuinera hierarkikoki ordenatua eta barra ('/') edo barra alderantzikatua ('\') izan ohi den karaktere berezi baten bitartez banatutako direktorio eta azpi-direktorio izen segi batez adierazten da eta espezifikatutako azken direktorioko fitxategi baten izenarekin bukatu daiteke.
Honela, adibidez, Unix sitema batean, "mikel" erabiltzailearen kanta gogokoaren bide-izena honelako zerbait izando zen:
/home/mikel/musika/Magic Mushrooms - Open Source.ogg
Antzeko adibide bat Windows fitxategi sistema batean honela ikusiko zen:
C:\Mis documentos\Nere Musika\Magic Mushrooms - Open Source.ogg
Ohizko fitxategi sistemak bai fitxategiak bai direktorioak sortu, mugitu eta ezabatzeko metodoak dauzkate, baina fitxategi edo direktorio baterako lotura gehigarriak (lotura "gogorrak" Unix-en) sortzeko edo guraso loturak (".." Unix-en) berrizendatzeko metodorik ez daukate.
Oinarrizko fitxategi sistemetarako atzipen segurua atzipen kontrol lista edo kapazitate eskemetan oinarritua egon daiteke. Hamarkadak dira atzipen kontrol listak ez seguruak zirela frogatu zela. Honela izanik, sistema eragile esperimentalak kapazitate bitarteko atzipena erabiltzen dute. Sistema eragile komertzialek atzipen kontrol listekin funtzionatzen dute oraindik.
Fitxategi sistemak hiru adarretan bereiz daitezke: diskoko fitxategi sistemak, sare fitxategi sistemak eta asmo bereziko fitxategi sistemak.
Fitxategi sistemaren aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo (2007) sareko sistema eragileek fitxategi-sistema aukeratzea ahalbidetzen dute.
Esate baterako Windows NT-ek hiru motako partizioak onartzen ditu:
- FAT: MSDOS eta Windows 9x-eko fitxategi-sistema. Oso mugatua da izenekin, zortzi letra izenerako eta hiri luzapenerako baino ez ditu onartzen. FAT16 eta FAT32 aldaera bi ditu
- HPFS: OS/2-ren sistema propioa. NT 4.0-an erabil daiteke baino ez windows 2000-rekin.
- NTFS: Kudeaketa aurreratu bat egitea ahalbidetzen digu. Bere ezaugarri nagusiren artean:
- Fitxategi eta partizio handiak izateko ahalmena.
- Fitxategien izen luzeak, UNICODE kodeketa jasanez
- Fitxategien eta direktorioen atzipenen optimizazioa
- Fitxategien eta direktorioen gainean segurtasuna eta auditoria
- Akatsak jasateko fitxategi-sistema. Fitxategi-sistemaren aldaketa guztiak transakzioetan gordetzen dira, berreskuratzea errazagoa izanik. Baita disko ispiluak eta disko multzoak (RAID) ere onartzen ditu.
- Disko kuotak
- Fitxategien atributu hedatuak
UNIX-ek ere fitxategi-sistema desberdinak onartzen ditu: ext2, ext3, S5, UFS (UNIX-en datu-basena sistema), BFS, AFS, DOS...
Netware-k behar bada ezaugarri honetan sistema eragilerik malguena da. DOS fitxategiak onartzen ditu baina Microsoft-en sistema baino ahaltsuagoa ahalbidetzen du (segurtasun, konpresio, disko-kuota ezaugarriak onartzen ditu). Baita Mac, Windows 9x, OS/2, UNIX (NFS) eta NT fitxategi sistemak jasaten ditu ere.
Edozein arrozi dela medio, fitxategi sistemak hondatze bat pairatuko balu, erabiltzaileen datuak arrisku handian leudeke. Arazo hau dela eta, instalazio handietan fitxategi-sistemaren fidagarritasuna bermatzeko segurtasun prozedurak beharrezkoa dira. Ondoren fidagarritasuna hobetzen dituzten prozedurak:
- Bloke-akastunak maneiatzea (kudeatu): Hardwareren bidez bloke-akastun beste bloke bategatik ordez daiteke. Softwareren bidez, bloke-akastunak fitxategi baten sartzen dira, beste fitxategiek ez erabiltzeko akastun bezala markatzen dira.
- Segurtasun kopiak: sistema fidagarrienetan ere egokiak dira. Bai beste disko gogorretan edo zintetan egin daitezke
- Berreskuratzeko prozedurak: Fitxategi-sisteman akats bat gertatzen bada, momentuko eragiketak (transakzioak) ez galtzeko teknika hau erabiltzen da (NTFS). Berreskuragarritasuna hau lortzeko SISTEMA ERAGILE-ek, erregistroz oinarritutako transakzio sistema erabiltzen dute.
- Sistema oker-toleratzaile: Nahiz eta osagairen bat ondo ez ibili bat egon sistemak funtziona dezake. Fitxategi-sistemetan erredundantziaz lortzen da. Ohizko teknikak dira: ispilua (mirror) eta paritatea (Hamming kodea)
- Osotasun egiaztapenak: Sistema askok irakurtzen dute blokeak, aldatu eta geroxeago idazten dituzte. Idatzi baino lehenago sistemak huts egiten badu, osotasun (integritate) akatsak egon daitezke. Scandisk-ek osotasun egiaztapenak egiten ditu MSDOS-en eta Windows9x-en.
Diskoko fitxategi sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoko fitxategi sistema bat datuak konputagailu batekiko zuzenean edo zeharka konektatua dagoen disko unitate batean gordetzeko diseinatua dago. Diskoko fitxategi sistema baten adibideak:
- EFS
- EXT2
- EXT3
- EXT4
- FAT (DOS eta Windows-en fitxategi sistemak)
- UMSDOS
- FFS (Berkeley Fast File System)
- Fossil
- HFS (Mac OS-entzat)
- HPFS
- ISO 9660 (Soilik irakurtzeko fitxategia sistema CD-ROM-entzat)
- JFS
- kfs
- MFS (Mac OS-entzat)
- Minix
- NTFS (Windows NT fitxategi sistemak)
- OFS
- ReiserFS
- Reiser4
- UDF (DVD eta CD-ROM batzuetan erabilia)
- UFS (Universal Disk Format)
- XFS
- ZFS
Sare fitxategi sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare fitxategi sistema bat sare baten bitartez bere fitxategiak atzitzen dituen fitxategi sistema da.
Sare fitxategi sistemen adibideak:
- AFS
- AppleShare
- CIFS (SMB edo Samba bezala ezagutua)
- Coda
- InterMezzo
- NSS (Novell Netware 5 sistementzat)
- NFS
- NTFS
Asmo bereziko fitxategi sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrian, asmo bereziko fitxategi sistemak, aurreko bi sailkapenetako batean ere ez daudenak dira.
- acme (Plan 9)
- archfs
- cdfs
- cfs
- Device Filesystem|devfs
- ftpfs
- lnfs
- nntpfs
- plumber (Plan 9)
- procfs
- ROMFS
- Swap
- sysfs
- TMPFS
- wikifs
- LUFS
Eta abar.
Fitxategi sistemen ezaugarrien laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baimenak
- ACL
- UGO(Jabe, Talde, Besteak)
- Kapazitate granulatuak
- Atributu hedatuak (fitxategiari gehitu baina ez aldatu, ez aldatu inoiz (aldatzeko atributua kendu),..)
- Fragmentazioa ekidin
- Loturak onartu
- Journaling (berreskurapen azkarra behar ez bezalako itzaltze baten ondoren)
- Euskarria fitxategi banatuentzat