Robert Bresson
Robert Bresson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Bresson |
Jaiotza | Bromont-Lamothe, 1901eko irailaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1999ko abenduaren 18a (98 urte) |
Hobiratze lekua | Q110339347 |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Lakanal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, margolaria, errealizadorea, zinema ekoizlea, telebista zuzendaria eta telebista-ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Robert Bresson (Puy-de-Dôme, Auvernia, Frantzia, 1901eko irailaren 25a - Paris, Frantzia, 1999ko abenduaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.
Biografia
Frantziak inoiz izan duen zuzendaririk handienetako bat, adituen iritziz. Espiritual eta kristautzat jo izan da haren zinema, ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borrokaren zergatiaren bilaketa.
Georges Bernanos eta Fiodor Dostojevski zituen gogoko, eta haien filosofiarekin bat zetorren Bressonen lana. Horren adibide dira Journal d'un curé de campagne (1951), Procès de Jeanne d'Arc (1962) edo Les Anges du péché (1943). Au hasard Balthazar (1966) eta L'Argent (1983) filmetan ere gai berbera landu zuen: zergatik gainditzen du gaizkiak garbia den oro? Un condamné à mort s'est échappé (1956), Les Dames du Bois de Boulogne (1945), Une femme douce (1969, Zilarrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian) eta Lancelot du lac (1973) filmak ere aipagarriak ditu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.