Lakarrako jauregia
Lakarrako jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Lakarra |
Koordenatuak | 43°11′32″N 1°09′50″W / 43.192284°N 1.163951°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084561 |
Lakarrako Jauregia, Harizpe mariskalaren gaztelua izenarekin ere ezaguna (bertako egoiliar ezagunenaren ondorioz), Lakarran (Nafarroa Beherea) kokaturiko jauregia da, herrigunearen iparraldeko aldean. Historikoki, garrantzia estrategikoa izan du, Oztibarre eta Garazi artean kokaturik egonda. 1880. urte aldera berriztatu zuen Doyèrek eta gaur egungo itxura eman.
Lurraren mailan, saloi nagusia, jangela eta liburutegia daude, dekorazio aberatsarekin. Lehen pisuan, familiaren saloia, mariskalaren gela eta baita bere zelaiko laguntzailerena ere, hauek ere bere dekorazioarekin.[1]
Historia
Harizpe mariskalak 1821ean erosi zuen gaztelua, eta mariskalaren ilobak aldatu egin zuen. Atxikita zeuden eraikinak eraitsi zituen, egitura nagusia bakarrik mantentzeko; iparraldetik hegal bat gehitu zion, eta zati zaharraren hegoaldean bi dorre gehitu zituen angeluetan.
Lakarratarrak
1119an aipatzen dira lehendabiziko aldiz lakarratarrak, bai eta 1168an ere. Bernard Lakarrak, Baionako kalonjeak, Baionako Fontaner apezpikuari lagundu zion bere elizbarrutiagatiko bisita batean; geroago, Baionako apezpiku izan zen. 1128an, Antxo Lakarra izan zen Baionako gobernadorea.[2]
Pertsonaia aipagarria
Lakarrako Bernardo II.a, Baionako apezpikua (1186‑1201), izan zen leinu honetako pertsonaia xelebreena. Sordesgo abadian fraide eta, dudarik gabe, abade izan ondoren, Rikardo Lehoi Bihotzarekin parte hartu zuen gurutzadan; armadako kondestablea edo almirantea izan zen. Armada hori izan zen Lisboa arpilatu zuena. Bidean zihoala, Rikardoren eta Bérangèreren, Antxo Azkarraren arrebaren, ezkontzara joan zen. Itzultzean, bere elizbarrutiko sarrerez arduratu zen, eraginkortasunez. 1194an, Zelestino II.a Aita Santua bere elizbarrutiko mugak zehaztera bultzatu zuen: Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoa Donostiaraino, Bortziriak, Baztan, Lerin eta Lesaka. Joan Henrikez, Lakarrako oinordekoaren semea, Teodebaldo I.aren sasiko semea ahal zena, 1331. urtean hil zen, Beotibarko batailan.
Haren semea Karlos «Gaiztoa»ren alferez nagusia izan zen; bere erregea askatzeko esku‑kolpean parte hartu zuen, Frantziako erregeak preso baitzuen. Naiarako batailan parte hartu zuen, 1367an; bataila horretan preso hartu zuten Duguesclin. Haren seme Martin Nafarroako mariskal izendatu zuten 1389an. Karlos Prestuak Ablitas hiribildua eman zion: adar horretatik jaio zen Miren Eukene, Teba eta Ablitasgo kondesa, Napoleon III.aren emaztea (Eukene Montijokoa izenaz ezagutua).
Lakarran laffutzundarrak ere izan ziren. Laffuntzun koronela Reischoffengo batailan hil zen, 1870. urtean.[2]
Erreferentziak
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Château. .
- ↑ a b Open Data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |