Edukira joan

Elgeta

Koordenatuak: 43°08′12″N 2°29′16″W / 43.136637°N 2.487682°W / 43.136637; -2.487682
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Elgeta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Elgeta udalerriaren herrigunea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaElgeta
AlkateaIraitz Lazkano
Posta kodea20690
INE kodea20033
Herritarraelgetar
Kokapena
Koordenatuak43°08′12″N 2°29′16″W / 43.136637°N 2.487682°W / 43.136637; -2.487682
Map
Azalera17 km²
Garaiera200-725
Distantzia78 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.119 (2023)
−3 (2022)
alt_left 555 (%49,6) (%51,9) 581 alt_right
Dentsitatea65,82 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 16,82
Zahartze tasa[1]% 19,25
Ugalkortasun tasa[1]‰ 63,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,56 (2011)
Genero desoreka[1]% 16,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 74 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 66.38 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1335ko irailaren 13
Webguneahttp://www.elgeta.eus/

Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-ra eta Elorrio 6 km-ra baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-ra, Bilbotik 45 km-ra eta Donostiatik 78 km-ra dago. 1.099 biztanle zituen 2016. urtean.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.[3]

Izena

Herriaren izenaren oinarri etimologikoan elge/elke osagaia dago (lur landua edo alorra esan nahi du), beste zenbait toponimo euskaldunetan ere agertzen dena: Elgea (Araba), Elketa (Urnietako baserri bat), Elkano (Nafarroako herria), Elkarte (Nafarroako Erresuma zaharreko terminoa)[4].

Bertakoen eta inguruko herrietako euskaldunen ahoskeran Élgeta esan ohi da, entonazioa lehen silaban indarturik. Kontraste egiten du gaztelerazko Elgueta formarekin, zeinak indarra bigarren silaban duen[5].

Geografia

Mugakideak

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).

Inguru naturala

Airetiko ikuspegia

Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.

Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Intxortatxiki (Mendratxo), Gazteluatx, Eguarbitza, Goikomendi, Azkonabieta eta Galdaramuño mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudela. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.

Auzuneak

Herriguneaz gain, Ariola (Aixola), Goimendi, Egotxeaga zeharra, Larragibel zeharra, Arantzeta zeharra, Uriburualdea, Uriarte, Antsoategi, Izuziaga zeharra, Arroeta eta Asentzio landa-auzuneek udalerria osatzen dute.

Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak

Kultura

  • Liburutegia[7]
  • Espaloia Kafe Antzokia[8]

Kirola

Elgeta 1930ean

Historia

Elgetako lursailetan dagoen Intxortako Atea monumentua.

Ekonomia

Lehen sektore ekonomikoa nagusia izan da tradizionalki Elgetan, beste euskal herrietan bezala, abeltzaintza eta basogintza nagusiki. Industria inguruko herrietan baino beranduago sartu zen, burdinolak eta errotak jarduera zaharrak ordezko moduan bazeudela.

1965 inguruan industrializazioa hasi zen, eta gaur egun hartzen du herriko jarduera osoaren erdia.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %74,2. Hirugarren sektorea %23,8. Eraikuntza %0,5.[12]

Demografia

2019an 1.139 biztanle zituen. Horietatik %17,3k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,17 ziren.[12]

Elgetako biztanleria

Politika


2019ko udal hauteskundeak

Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten berriro alkate.[13]

Elgetako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 9
412 (% 56,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
205 (% 40,85)

2015eko udal hauteskundeak

Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[14]

Elgetako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
5 / 9
360 (% 56,78)
Gu geu Elgeta plataforma
4 / 9
259 (% 40,85)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Aurreko udal hauteskundeak

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak% Zinegotziak Botoak% Zinegotziak
Aralar 37,85% 4 39,13% 4
Bildu 37,69% 3 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 21,23% 2 - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - 32,45% 3
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - - 26,71% 2

Kultura

Euskara

Elgetako Felisa Basauriren[15] testigantza, mutilekin dantza egiteagatik neskak zigortzen zituztela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[16][17] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Mendebaleko euskararen[18] aldaera bat da herriko[19] jatorrizko euskalkia, sortaldeko azpieuskalkiari[20] dagokion debaerdiko euskara[21] hain zuzen. Gaur egun ere herritarren %85 inguru euskal hiztunak dira.

Elgetarrek ÉL-ge-ta ahoskatzen dute beren herriaren izena, entonazio argi batean lehen silaban jarriz indarra. Kontraste bizia egiten du horrek gaztelaniazko Elgueta entonatzen den moduarekin.

Kafe Antzokia

Espaloia Kafe Antzokia kulturgunea 2004ko ekainean zabaldu zuten, eskualdeko erreferentea dena. Gaur egun, itxita dago egunerokotasunean eta ekitaldi eta kultur jardueretarako zabaltzen dute (2016).

Ondasun nabarmenak

Elgetako erdigunea: Diputazio etxea ezkerrean eta udaletxea (urdina) eta parrokia barrenean.
  • Andra Mari Jasokundearen parrokia. 1377koa. XVI. mendean handitu egin zuten.[11]
  • Urrupain dorretxea edo Abidrio Etxea (1564).
  • Diputazio Etxea (1868).
  • Uriarteko baseliza.
  • Antsoategi Erdikoa baserria (XVII. mendekoa).
  • San Salbatore baseliza.
  • San Roke Deuna kaleko 6. eta 36. zenbakiko etxeak (XVI. mendekoak).
  • Ostatu Txikia.
  • Torrezar ostatua.
Udaletxea

Elgetar ospetsuak

Emakume erresistenteen plaza
Herri ikastetxea

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. marregi. «Elgeta Ueman sartuko da zapatuan» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  4. Salaberri, Patxi; Zaldua, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta Etimologia. Euskaltzaindia, 159-160 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
  5. Laspiur Zabala, Imanol.. (1999). Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua. Euskara Batzordia, 138 or. ISBN 84-89696-15-2. PMC 47811392. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. a b Ibargutxi, Lur. «Gizarte zerbitzuak» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  7. «Zugandik hurbil!» www.liburutegiak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  8. ilazkano. «Espaloia Kafe Antzokiaren kudeaketa esleitu du Udalak» Elgetako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  9. «UDAL KIROLDEGIA - Kirol instalazioen errolda - Censo de instalaciones deportivas · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco» instalazioak.euskalkirola.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  10. «ELGETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  11. a b r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-03). «Elgeta» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  12. a b «Web Eustat. Elgetako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  13. «Iraitz Lazkano: "Gobernu egonkorra osatzeko asmoa dugu" - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  14. «"Gura dugu alkatetza aldaketa ondo egitea, modu naturalean" - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  15. «Basauri Larrañaga, Felisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  16. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  17. «Mutilekin dantza egiteagatik zigortu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  18. «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  19. «Elgeta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  20. «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  21. «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa