Celestina Popa
Celestina Popa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ploiești, 1970eko uztailaren 12a (54 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Celestina Popa (Ploiesti, Errumania, 1970eko uztailaren 12a) erretiratutako gimnasta artistiko errumaniarra da; 1988an txapeldunorde olinpikoa izan zen taldekako lehiaketan.[1][2]
Kirolari ibilbidea
1985
Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, zilarra eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren atzetik eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak: Laura Cutina, Eugenia Golea, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo eta Camelia Voinea izan ziren
1987
Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekakoan urrea eskuratu zuen, Sobietar Batasunaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Aurelia Dobre, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo, Camelia Voinea eta Eugenia Golea lagun zituela.
1988
1988an, Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan zilarra eskuratu zuen taldekakoan, Sobietar Batasunaren ondoren, eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik (brontzea). Taldekideak: Aurelia Dobre, Eugenia Golea, Gabriela Potorac, Daniela Silivas eta Camelia Voinea izan ziren.