Edukira joan

Maxima Zorreguieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:58, 7 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Máxima Zorreguieta edo, erregina tituluarekin, Maxima Herbehereetakoa (Buenos Aires, 1971ko maiatzaren 17a ) Herbehereetako erregina ezkontidea da Willem-Alexander erregearekin ezkondu izanaren ondorioz. Euskal jatorriko familia argentinar batekoa da.

Máximaren gurasoak dira María del Carmen Cerruti (j. 1944) eta Jorge Zorreguieta (1928-2017), zeinak Argentinako diktaduraren garaian Nekazaritza eta Abeltzaintzako idazkaria izan zen. Argentinako diktadura, Nazio Berrantolaketa Prozesua deituz. María del Carmenek eta Jorgek izan zuten beste hiru anai-arreba txiki ditu: Martín, Juan eta Inés (1984-2018). Aita aurretik ere ezkondua egon zen, Marta López Gil idazle eta filosofoarekin, eta ezkontza hartatik hiru erdi-ahizpa ditu Maximak: María, Ángeles eta Dolores. [1]

Aitaren aldetik euskal arbasoak ditu. Jose Antonio Zorregieta delakoa, Elduaingo Sorregieta baserrikoa 1790. urtearen inguruan ezarri zen Argentinan, Salta inguruan. Hiru belaunaldi han egon ziren, eta Maximaren birraitona Mendozan ezarri ziren; aitona, berriz Buenos Airesera joan eta han jaio zen Jorge aita. 21. mendean, Jorge Zorreguieta Juan de Garay Fundazioko presidente izendatu zuten, Argentinako euskal jatorrikoen erakunde inportanteenetakoa.

Batxilergoa Northlands School delakoan egin zuen, Argentinako. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Argentinako Unibertsitate Katolikoan (UCA) 1995ean, eta Estatu Batuetako master batekin amaitu zituen ikasketak. [2]

1992tik 1995era, Buenos Aireseko Boston Securities SA enpresaren salmenta sailean lan egin zuen, finantza merkatuetarako softwarearen inguruko ikerketak egin zituen.

1996ko uztailetik New York-eko zenbait finantza bulegotan lan egin zuen. 2000ko maiatzetik 2001eko martxora Bruselako Deutsche Bank bulegoan lan egin zuen.

New Yorken lanean ari zela, 1999an, Willem Orangekoa printze holandarra ezagutu zuen, Espainian izandako ebento batean.

2001eko martxoaren 30ean, Máxima William printzearekin ezkondu zen. Holandako herritarra bihurtu zen urte bereko maiatzaren 17an eta uztailaren 3an, Herbehereetako Parlamentuko bi etxeek gobernuak aurkeztutako lege proposamena onartu zuten ezkontza onartzeko, izan ere, Máxima katolikoa da eta Willem protestantea da. Ondoren, Herbehereetako konstituzio legea eta neerlandera ikasi ditu Maximak.

2013ko apirilaren 30etan, Herbehereetako Beatriz erreginarem abdikazioa izan zen, hura tronura sartu zeneko 33. urteurrenean. Horrela, Máxima printzesa erreinu horretako ezkontide subiranoa bihurtu zen, erregina tituluarekin.

  1. .
  2. http://www.elnuevoherald.com/2013/04/25/1462023/maxima-zorreguieta-la-economista.html