Edukira joan

Zerra-arrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zerra-arrain
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaRhinopristiformes
Familia Pristidae
Bonaparte, 1838
Azpibanaketa
Anoxypristis White & Moy-Thomas, 1941

Pristis Linck, 1790

Zerra-arrainak itsas-arrain selazeoak dira, Pristidae familia osatzen dutenak. Gorputz zapala dute eta zerra itxurako muturra. Familia horrek genero bakarra hartzen du, Pristis izenekoa. Sarritan aurkitzen dira kostako itsasaldeetan, batez ere ur epel eta tropikaletan. Askotan ibaietan barneratzen dira.[1]

Zazpi metro luze izatera irits daiteke. Zerra-arrain arruntaren izen zientifikoa Pristis pristis da.[2]

Arrain handia da, 1,2 eta 4,5 m inguru tuze, eta zerra itxurako muturra du[3].Gorputza marrazoaren antzekoa da. Azala pikorrez estalia du. Denbora gehiena itsaspean egoten da. Arrain ornogabeak jaten ditu.

Zerra arrainen ezaugarri berezia
Zerra arrainen ezaugarri berezia

Normalean gris kolorekoa izaten da eta zabela zurixka. Zerra formako muturra du,  hortz handiak  ditu. Mutur hori  janariamehizatzeko erabiltzen du,  baita bere burua  bere burua babesteko,eta janaria biltzeko.

Orinoko ibaian (Kolonbia eta Venezuela artean) eta Hego Amerikako beste ibai handietan aurkitzen dira. Gaur egun debekatuta dago zerra-arrainak ehizatzea.[4]

Arraina arrisku larrian dagoela esaten da, arrantzaleek haren zerra baliotsuagatik harrapatu nahi izaten baitute.

Taxonomia eta espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Generoa Irudia Izen zientifikoa Izen arrunta IUCNren egoera Oharrak
Anoxypristis Anoxypristis cuspidata
(Latham, 1794)
Arriskuan Lehen Pristis generoan sailkatua izan zen.
Pristis Hortz
txikidunak
Pristis clavata
Garman, 1906
Arriskuan Australiako iparraldeko kostaldean bizi da.
Pristis pectinata
Latham, 1794
Zerra-arrain arrunta Arrisku larrian Ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.
Pristis zijsron
Bleeker, 1851
Arrisku larrian Mendebaldeko Ozeano Barean bizi da.
Hortz
handidunak
Pristis pristis
(Linnaeus, 1758)
Arrisku larrian Mundu osoko ur epeletan bizi da.
Pristis microdon
Latham, 1794
Zalantzan.[5]
Pristis perotteti
J. P. Müller & Henle, 1841
Zalantzan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Zerra-arrain arrunt. 2020-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  3. «Zerra-arraina» Munduko Animaliak (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  4. «Zerra-arraina» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  5. a b Faria, V. V.; McDavitt, M. T.; Charvet, P.; Wiley, T. R.; Simpfendorfer, C. A.; Naylor, G. J. P.. (2013). «Species delineation and global population structure of Critically Endangered sawfishes (Pristidae)» Zoological Journal of the Linnean Society 167: 136–164.  doi:10.1111/j.1096-3642.2012.00872.x..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]