William Grenville (Grenvilleko I. baroia)
William Wyndham Grenville, Grenvilleko I. baroia (Wotton Underwood, Buckinghamshire, 1759ko urriaren 25a - Burnham, Buckinghamshire, 1834ko urtarrilaren 12a) britainiar politikaria izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1806tik 1807ra.
George Grenville lehen ministroaren semea eta William Pitt Gaztearen lehengusua izan zen.
Komunen Ganberako kide hautatu zuten 1782an, eta bere lehengusu Pitten aliatu izan zen. Komunen Ganberako lehendakaria izan zen 1789an, Barne Idazkaria 1789tik 1791ra eta Kanpo Arazoetako Idazkaria 1791tik 1801era.
1806an Pitt hil ondoren Grenvillek koalizio gobernu bat zuzendu zuen. Ezin izan zuen Frantziarekin bakea lortu, ezta katolikoen emantzipazioa lortu ere. Lorpenik garrantzitsuena 1807an esklaboen merkataritza deuseztatzea izan zen.
Oposizioan egon zen bitartean, Lord Greyri eta whigei babesa eman zien eta Iberiar Penintsulako Gerraren aurka agertu zen. Hurrengo urteetan Toriesera hurbildu zen eta Lord Liverpoolen gerra-politika babestu zuen. 1810etik 1834ra Oxfordeko Unibertsitateko kantziler izan zen.