Vladimir Arnold
Vladimir Igorevitx Arnold (errusieraz: Владимир Игоревич Арнольд; Odesa, Ukraina 1937ko ekainaren 12a – Paris, 2010eko ekainaren 3a) munduko matematikari emankorrenetako bat izan da.[1][2]
Moskuko Unibertsitatean 1954an hasi zen ikasten, eta 1986ra arte egon zen han; urte hartan, Moskuko Steklov Institutu Matematikoan sartu zen. Garai hartan, beste 99 lankiderekin batera protesta-gutun bat sinatu zuen, "sobietar matematikari osasuntsu baten eroetxe batean kartzelaratzea" zela eta. Horren ondorioz, atzerrira joateko baimena ukatu zioten perestroikaren garaian.
Nahiz eta Kolmogórov-Arnold-Moser teoremarengatik ezagunagoa izan (sistema hamiltoniar integragarrien egonkortasunari buruzko teorema), beste ekarpen garrantzitsu batzuk egin ditu zenbait arlotan, hala nola sistema dinamikoen teoria, hondamendien teoria, topologia, geometria aljebraikoa, mekanika klasikoa eta singularitatearen teoria. Bere lehen emaitza nagusitik (1957an Hilberten problemaren ebazpena) 45 urte baino gehiagoeman zituen ikerketan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Vladimir Igorevič Arnold» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-22700168.xml.
- ↑ Leon, Manuel de. (11 de juny de 2010). «Necrológica: IN MEMÓRIAM. Vladímir I. Arnold, el matemático que amaba los problemas» El País.