Velikaia
Itxura
Velikaia Великая (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 430 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°51′31″N 28°09′10″E / 57.8585°N 28.1528°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Pskov oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 25.200 km² |
Arro hidrografikoa | Velikaya River basin (en) |
Ur-emaria | 134 m³/s |
Lakuak | Peipus, Lake Pihkva (en) , Ezerische (en) , Zverino (en) , Yasskoe (en) , Chenoe (en) , Khvoyno (en) , Zavolotskoe (en) , Bolshoy Vyaz (en) , Bolshoe Ostriyo (en) , Khodsho (en) eta Bystroe (en) |
Bokalea () | Lake Pihkva (en) |
Velikaia (errusieraz: Великая) ipar-mendebaldeko Errusian dagoen Pskov oblasta zeharkatzen duen ibaia da. Narva ibaiaren arroko Peipus aintziraren adar nagusietako bat da. 430 km luze da eta 25.200 km2ko arroa dauka. Ibai ertzeko hiri nagusiak Opotxka, Ostrov eta Pskov dira.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Velikaia ibaiaren emaria 1930-1985 bitartean neurtua izan da Piatonovon (Peipusera isuri baino 100 km inguru lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 20.000 km² ditu, arro osoaren % 79,4. Bertan urteko batezbesteko emaria 126 m³/s da; emari handiena apirilean du (475 m³/s) eta txikiena uztailean (51,2 m³/s).
Velikaia ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Piatonovon neurtuak
Datuak: 1930 eta 1985 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Velikaia Piatonovon Webworld.unesco.org