Thabana Ntlenyana
Thabana Ntlenyana | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.482 m |
Prominentzia | 2.390 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°28′S 29°16′E / 29.47°S 29.27°E |
Mendikatea | Maloti Mountains (en) |
Estatu burujabe | Lesotho |
District of Lesotho | Mokhotlong District |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Anderson, Goodwin, Watkins 1951n[1] |
Ohiko bidea | Hurbilketa ibilgailuz Sani Passetik |
Thabana Ntlenyana (3.482 m) Lesothoko, Drakensberg mendietako eta Hegoaldeko Afrika osoko mendirik altuena da. Kilimanjaro aldearen hegoaldean dagoen Afrikako tontorrik garaiena ere bada.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thabana Ntlenyana da gehien erabiltzen den izena; sothoz "mendixka ederra" esan nahi du, non thaba(na) izen generikoa den ("mendi", "muino"). Thabantshonyana ("mendixka beltza") ere deitzen zaio[2][3].
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendia Mokhotlong Barrutian dago, estatuaren ipar-ekialdean eta Hegoafrikarekiko mugatik hurbil. KwaZulu-Natalen dagoen eta herrialde hegoafrikar hau Lesothorekin lotzen duen Sani Pass mendi lepotik hurbil dago.
Maluti (sothoz) edo Maloti (zulueraz) mendietan dago; horrela deitzen zaio Lesothon sartzen den Drakensberg mendietako sektoreari. Azken mendikate luze honek sothoz Quatlhamba izena du eta zulueraz uKhahlamba[4].
Ohiko bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Roof of Africa Scenic Route izeneko ibilaldiak mendia dagoen eskualdera hurbiltzen gaitu. Gaur egun motordun ibilgailuetan egiten da hurbilpena baina betiko garraiabidea poneya izan da. Momulong eta Thabana Ntlenyanaren artean dagoen Sani Pass da poneyz ibilaldiak egiteko gune nagusia.
Sani Passetik 15 bat km daude tontorreraino eta bi egun ematen dira mendi lepotik mendira[5]; Mkhomazi Passetik ere ibilaldiak antolatzen dira[6].
Urte osoan zehar igotzea posible bada ere, hilabeterik egokienak maiatza eta abuztuaren artekoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mendia Peakbaggerren.
- ↑ Bigarren izena webgune honetan.
- ↑ Izenaren itzulpena liburu honetan: A. Mabille, H. Dieterlen, Sesuto-English Dictionary. Morija Sesuto Book Depot, Morija, 1985.
- ↑ Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008; 29.or.
- ↑ Erreferentzia webgune honetan.
- ↑ Igoera ecotravel.co.za webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Mendia Peakbaggerren.
- (Ingelesez) Mendia SummitPosten.
- (Ingelesez) Ibilaldiak Lesothon.
- (Ingelesez) Eskualdearen ezaugarriak feow.org webgunean.