Edukira joan

Taihō Kōki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taihō Kōki

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakІван Маркіянович Боришко
JaiotzaPoronaisk1940ko maiatzaren 29a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokio2013ko urtarrilaren 19a (72 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaMarkiyan Boryshko
Jarduerak
Jarduerakrikishi (en) Itzuli
Pisua153 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)納谷 幸喜

Taihō Kōki (japonieraz: 大鹏 幸喜?) (Shikuka, Japoniar Inperioa, 1940ko maiatzaren 29a - Shinjuku (Tokio), Japonia, 2013ko urtarrilaren 19a.) Gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratzen da.

Sakhalin uhartean jaio zen, garai hartan japoniarra zena baina gaur egun Errusiari dagokiona. Kōki Naya zen bere jaiotza izena. 1945ean Sobietar Batasunak Sakhalin uhartea bereganatu zuenean familiak Teshikaga (Hokkaido) herrira egin zuen alde eta bertan hazi zen.

1956an sumo praktikatzen hasi zen eta 1960rako jadanik maila handienean aritzea lortu zuen, Makuuchi mailan hain zuzen ere. Hirugarren txapelketa irabazi orduko Yokozuna bihurtu zen, historiako 48.a, 21 urte baino ez zituen orduan. Berarekin batera Kashiwado Tsuyoshik ere lortu zuen Yokozuna izatea eta bien arteko lehia itzela izan zen.

Taihōk hainbat errekor ezarri zituen:

  • 1971ean erretiratu zen artean 31 txapelketa irabazi zituen (oraindik gainditu gabea den marka).
  • 6 txapelketa jarraian irabazi zituen (2005 artean iraun zuen errekorra)
  • 8 txapelketa galdutako borrokarik gabe irabazi zituen, 15-0, (2013rarte iraun duen errekorra).
  • Bere karrerako urte guztietan gutxienez txapelketa bat irabazi zuen.
  • Jokaturiko borroken %80a irabazi zuen (oraindik gainditu gabeko errekorra).
  • Yokozuna gisa 58 txapelketa jokatu zituen (1985ean gaindituriko errekorra, oraindik historiako hirugarrena da).

Erretiratu ostean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n erretiratu eta Taihō eskola ireki zuen. 1977ko otsailean, 36 urte zituela, bihotzekoak eman zion eta gorputzaren ezkerraldean mugimendua berreskuratzeko errehabilitazio saio luzeak izan zituen. Hurrengo urteetan sumo borrokalariak entrenatzeari ekin zion baina ez zuen arrakasta berdina izan.

Azken urteetan gurpil-aulkian ibili zen eta 2013ko urtarrilaren 19an hil zen Tokion.