Segoviako probintzia
Segovia | |||
---|---|---|---|
Gaztela eta Leon | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Gaztela eta Leon | ||
Hiriburua | Segovia | ||
ISO 3166-2 | ES-SG | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 3 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
41°10′00″N 4°00′00″W / 41.166666666667°N 4°W | |||
Azalera | 6.796 km² Espainiaren % 1,35 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 163.899 biztanle (2008) Espainiaren % 0,36 | ||
Dentsitatea | 24,12 bizt/km² | ||
Herritarra | Segoviar | ||
www.dipsegovia.es |
Segovia Espainiako erdialdeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. 2006. urtean, probintziak 156.598 biztanle zituen. Hiriburua Segovia hiria da.
Bi lurralde mota bereizten dira Segovian: mendialdea, hegoaldean eta hego-ekialdean (Sierra; Peñalara, 2.430 m), eta goi-ordokiak iparraldean eta erdialdean. Mendialdean, neguak hotzak eta udak epelak izaten dira (600 mm euri batez beste). Laborantza da ekonomia jarduera nagusia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolito Aroko aztarnak aurkitu dira Segoviako herrialdean (Solana de la Angostura, Tarascona, Sepúlveda). Arebako taldeko herriak (vetonak, prebendonak, bakzeoak) bizi ziren lur haietan erromatarrak lehenengoz bertaratu zirenean (K.a. III. mendea). Hiri militar garrantzitsua izan zen aurrerantzean. Bisigodoen ondoren erabat hustu zen ia lurralde hura. XII. mendean hasi ziren iparraldeko kristauak berriro jendeztatzen eta hurrengo mendean eratu zen Segoviako mesta, artzaintza, artilearen ustiakuntza (oihalak) eta merkataritza erakundea. XVII. mendean hasi zen erakunde haren gainbehera eta 1837an biderik gabe utzi zuten. XIX. mendean zabaldu zen laboreen hazkundea Segovian, eta emigrazio lurralde handia izan da ordutik XX. mende erdialdea arte.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri nagusiak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Posizioa | Udalerria | Biztanleria | |||||
1ª | Segovia | 56.660 | |||||
2ª | Cuéllar | 9.861 | |||||
3ª | El Espinar | 9.535 | |||||
4ª | San Ildefonso | 5.725 | |||||
5ª | Palazuelos de Eresma | 4.044 | |||||
6ª | Cantalejo | 3.997 | |||||
7ª | La Lastrilla | 3.269 | |||||
8ª | Nava de la Asunción | 3.012 | |||||
9ª | San Cristóbal de Segovia | 2.908 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |