Edukira joan

Rutherfordio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rutherfordioa
104 LawrentzioaRutherfordioaDubnioa
   
 
104
Rf
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaRutherfordioa, Rf, 104
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala4, 7, d
Masa atomikoa(265) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Rn] 5f14 6d2 7s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 32, 10, 2
Propietate fisikoak
Egoeraustez solidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) kal. 23 g/L
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)3, 4
Ionizazio-potentziala1.a: 580 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)150 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)kal. 74 pm
Isotopo egonkorrenak
Rutherfordioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
265Rf Sintetikoa 13 o

Rutherfordioa (eka-hafnio izenaz ere ezagutzen dena) elementu kimiko sintetiko bat da, Rf ikurra eta 104 zenbaki atomikoa dituena. Bere izena Ernest Rutherfod zientzialariaren omenez jarri zioten, hau, modelo atomiko eta fisika nuklearreko kolaboratzaile izan zen. Oso erradioaktiboa den elementu honen 265Rf isotopoak 13 orduko erdibizitza dauka.

Elementuen taula periodikoan d blokean dago eta laugarren ilarako bigarren trantsizio elementua da. 7. periodoan dago eta elementuen 4. taldeko parte da. Esperimentalki baieztatu da Rutherfordioak 4. taldeko hafnioaren homologorik astunena bezela jokatzen duela. 4. taldeko beste elementuen kimikarekin ondo konparatzen dira, nahiz eta kalkulu batzuek adierazi zuten elementuak propietate nabarmenki desberdinak erakuts zitzakeela, efektu erlatibisten ondorioz.

1960ko hamarkadan, Sobietar batasuneko Instituto Conjunto de investigacion Nuklear-ean eta Kaliforniako[1] Laboratorio Nacional Lawrence Berkeley-n rutherfordio kantitate txikiak ekoiztu ziren. Aurkikuntzaren lehentasuna eta,  elementuaren izena zientzialari sobietarren eta estatubatuarren artean eztabaidatu zen, eta 1997ra arte ez zuen Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasunak (IUPAC) rutherfordioa ezarri elementuaren izen ofizial gisa.

Rutherfordioa lehen aldiz 1964an sintetizatu zen Joint Institute  for Nuclear Research-en, Dubna, Errusian. Ikertzaileek plutonioa bonbardatu zuten 113 - 115 MeV-era azeleratutako neoi-ioiekin, eta fisio nuklearraren aztarnak aurkitu zituztela beira berezi baten gainean adierazi zuten, mikroskopio batekin, elementu berria zegoela adierazten zutenak.

1969an, Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) ikertzaileek elementua sintetizatu zuten, 249Cf eta 12C gainjarriz energia handiko talketan. Berkeleyko taldeak ere adierazi zuen Sobietar ikertzaileek erabilitako metodoa ezin izan zutela errepikatu.

Estatubatuarrek egindako adierazpen honek eztabaidara eraman zuen elementuaren izena; izan ere, sobietarrek Dubnan sintetizatu zutela zioten eta Dubnio (Db) proposatu zuten, baita Kurchatovio (Ku) ere 104. elementurako, Igor Vasilievitx Kurchátov (1903-1960) ikerketa nuklear sobietarraren buruzagi ohiaren omenez. Estatubatuarrek, aldiz, Rutherfordio (Rf) proposatu zuten Ernest Rutherford Zeelanda Berriko fisikari nuklear ospetsuaren omenez. International Union of Pure and Applied Chemistry (IUPAC) erakundeak Unnilquadium (Unq) izena hartu zuen aldi baterako, elementuen izendapen sistematikoaren arabera. Azkenik, 1997an eztabaida egungo izena hartzearekin ebatzi baitzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Rutherfordium - Element information, properties and uses | Periodic Table» www.rsc.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).