Rubem Fonseca
Rubem Fonseca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Juiz de Fora, 1925eko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2020ko apirilaren 15a (94 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Federal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) |
Hizkuntzak | brasildar portugesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea eta ipuingilea |
Lantokia(k) | Rio de Janeiro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
educacao.globo.com… | |
Rubem Fonseca (Juiz de Fora, Minas Gerais, 1925eko maiatzaren 11 – Río de Janeiro, 2020ko apirilaren 15a) brasildar kronikaria eta eleberrigilea izan zen. Brasilgo hiri-neorrealismoaren idazle nagusietako bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, New York eta Bostongoetan. 1963an plazaratu zuen lehenengo literatura-lana, kontakizun-bilduma bat: Os Prisioneiros. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen A Coleira do Cão ipuin-bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak El cobrador (1970), O Homem de Fevereiro ou Março (1973) eta Feliz año nuevo (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, zinema-gidoiak ere idatzi zituen: Relatório de um Homem Casado (1973) eta A Extorsão (1975), adibidez.
Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako polizia-eleberrien eragin nabarmena dute. Horien bidez, hirietako gizarte materialista, teknokrata, garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta parodiatzen ditu: O Caso Morel (1973), A Grande Arte (1983), Bufo & Spallanzani (1985). Agosto (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari Getúlio Vargasek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.
Beste eleberri batzuk: Do Meio do Mundo Prostituto Só Amores Guardei ao Meu Charuto (1997), O doente Molière (2000), Mandrake: A Bíblia e a Bengala (2005) eta O Seminarista (2010). Ipuin laburrak ere idatzi ditu, hala nola Feliz Ano Novo (1975), Contos Reunidos (1994), Histórias de Amor (1997), Secreções, Excreções e Desatinos (2001) eta Ela e Outras Mulheres (2006).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.