Richard Sorge
Richard Sorge (Baku, Errusiar Inperioa, 1895eko urriaren 4a - Tokio, 1944ko azaroaren 7a) alemaniar kazetari eta sobietar espioia izan zen.
Azerbaijanen jaio zen, non bere aitak petrolioaren industrian lan egiten zuen eta familiarekin Alemaniara itzuli zen 1898an. Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen eta zauri larriak jaso zituen 1916an. Garai hartan bere ideologia inperialista, ezkertiar batengatik aldatu zuen. Ekonomia eta zientzia politikoak ikasi zituen eta Alderdi Komunistan afiliatu zen.
Espioi gisa errekrutatu zuten sobietarrek. Txinan egon ondoren, 1933an Japoniara bidali zuten espioitza erakunde bat sortzeko. Kazetaritza erabili zuen koartada gisa. 1940 eta 1941 artean Adolf Hitlerren planak aurkitu zituen Sobietar Batasunari eraso egiteko. Japoniak SESB erasotzeko asmorik ez zuela ere jakinarazi zien. 1941eko urrian japoniarrek atxilotu zuten espioitzagatik. Torturatu, epaitu eta urkatu egin zuten 1944ko azaroan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1895eko jaiotzak
- 1944ko heriotzak
- Bakutarrak
- Lehen Mundu Gerrako Alemaniako militarrak
- Alemaniako kazetariak
- Bigarren Mundu Gerrako espioiak
- Alemaniako komunistak
- Sobietar Batasuneko Heroiak
- Torturatuak
- Urkatuz exekutatutakoak
- Japonia-Sobietar Batasuna harremanak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Errusiako marxistak
- Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak
- Exekutatutako komunistak