Resurrección Maria Azkue saria
Resurrección Maria Azkue saria | |
---|---|
Mota | sari |
Honen izena darama | Resurreccion Maria Azkue |
Indarraldi | 1981 - |
Sari-emailea | Bilbao Bizkaia Kutxa |
Resurrección Maria Azkue saria 1975ean sortu zuen Bilboko Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin. Geroago 1981n izen bereko ikerketa-saria sortu zuten.[1] Euskarazko ikerlanetarako atal hori 1990era bitarte iraun zuen, orduan Idazle gazteentzako literatur sari bihurtu zuten 2017ra birtarte.[2]
Sariaren izena Euskaltzaindiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria izan zen Resurrección Maria Azkue euskalaria omentzeko aukeratu zuten.
Bilboko Aurrezki Kutxa Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin (BBK) bat egin zuen 1990ean Bilbao Bizkaia Kutxa osatzeko, orduan desagertu zen sariko ikerkuntza atala. 2011n Gipuzkoako Kutxa eta Vital Kutxarekin batu zen Kutxabank sortzeko, baina literatu saria ez zuten moztu.
Ikerkuntza ataleko sarituak (1981-1990)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Agirreazkuenaga. Hazkunde ekonomikorako azpiegitura lanak, 1818-1876
- Iñaki Antiguedad. Arratia ibaiaren arroko azterketa hidrogeologikoa
- Juan Ignacio Perez Iglesias eta Jose Mari Madariaga. “Actinia equina” delakoaren arnas metabolismoa; populazioen dinamikarekiko harremanak
- Kepa Sarasola. GALDETSU: Konputagailuz lagunduriko irakaskuntzarako sistema
- Ana Rodriguez Ortiz de Zarate. Poliestireno-Bentzeno-a-Metilestireno (dimeroa)...
- Juan Mari Agirregabiria. Tetramomentu lineala eta angeluarra ingurune jarraien eta interakzionatzen ari diren partikulen sistemen mekanika erlatibistan
- Ana Zubiaga. Jaki naturalaz elikaturiko “Arion ater” L. barearen liseri-guruinaren aldaketa histologikoak eta histokimikoak sasoi desberdinetan
- Pello Salaburu. Hizkuntzaren soinu-egitura: hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia
- Patxi Goenaga. Euskal Sintaxia: Konplementazioa eta Nominalizazioa
- Martxel Ensunza eta Martin Olazar. Bentzil Alkoholaren Polimerizazioa katalizatzaile Azidoen Gainean. Zinetikaren Ikerketa eta Erreaktorearen diseinua
- Jose Ramon Etxebarria. Ekuazio jaraunskorrak
- Juan Carlos Odriozola [aipamen berezia]. Idazketa teknikoa
- Julen Zabalo [aipamen berezia] Bizkaiko hileta eskultura
- Iñaki Irazabalbeitia. Prekozenoen sintesi-bidean. Anetol eta deribatuen eraztun aro
- Patri Urkizu. Pierre d’Urteren hiztegia: Londres 1715
- Miren Azkarate. Hitz konposatuak euskaraz
- Eusebio Osa. Euskararen hitzordena: komunikazio zereginaren arauera
- Andoni Sarriegi. Materialen erresistentzia: injinerutza eta arkitektura
- Jose Maria Pitarke. Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz
Idazle gazteentzako literatura saria (1991-2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea izan da. 1975-1990 tarteko urteetan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak diren hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ a b «Azkue Literatura sariak (1991-2017)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).