Edukira joan

Renato Longo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Renato Longo

Bizitza
JaiotzaVittorio Veneto1937ko abuztuaren 9a
Herrialdea Italia
HeriotzaConegliano2023ko ekainaren 8a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakziklokros txirrindularia eta txirrindularia
Pisua65 kilogramo
Altuera177 zentimetro

Renato Longo (Vittorio Veneto, 1937ko abuztuaren 9a - Conegliano, 2023ko ekainaren 8a) italiar ziklo-kroslaria izan zen.

Italiako ziklo-kross txapelduna izan zen hamabi aldiz (1959, 1960, 1962, 1964-72) eta bost munduko txapelketa irabazi zituen (1959, 1962, 1964, 1965 eta 1967).

Profesionalki lehiatu zen 1960tik 1972ra, eta 230 karrera baino gehiago irabazi zituen. Felice Gimondiren Salvarani taldeko kidea izan zen eta Rolf Wolfshohl alemaniarraren aurkari nagusia.