Peter Falk
Peter Michael Falk (New York, 1927ko irailaren 16a - Beverly Hills, Kalifornia, 2011ko ekainaren 23a) estatubatuar aktorea zen. Columbo detektibe itxuraz axolakabea eta zarpaila baina izatez buruargia antzezteagatik ospetsua izan zen, bereziki. Aho ertzetik hitz egiteko duen modua eta hiru urte zituela begi bat galdu izanak utzi zion begirada bitxia haren itxuraren ezaugarri bistakoenak ziren.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte Ikerketetan lizentziatu zen 1951n, eta bi urte geroago administrazio publikoko masterra egin zuen Siracusako Unibertsitatean. Connecticut estatuko gobernurako lan egin zuen, 1955ean aktore bihurtzea erabaki zuen arte. New Yorkeko antzokietan hasi zuen aktore karrera, eta 1956an The Iceman Cometh tragedia antzeztu zuen. Aurrerago Broadwayko The Prisoner of Second Avenue komediako protagonista izan zen, 1971n. Falkek 1958an egin zuen zinemarako lehen filma: Wind Across the Everglades. Film ezagunak ditu, halaber: Murder Inc. (1960), Pocketful of Miracles (1961), It's a Mad, Mad, Mad, Mad World (1963), The Great Race (1965), Castle Keep (1969), Mikey and Nicky (1976), The Cheap Detective (1978), All the Marbles (1981), The Princess Bride (1987) eta Tune In Tomorrow (1990).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Falk |
- Peter Falk aktorearen webgunea (Ingelesez)
- Peter Falk aktorearen IMDBko fitxa (Ingelesez)