Paul W. Merrill
Itxura
Paul W. Merrill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Minneapolis, 1887ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles konderria, 1961eko uztailaren 19a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Mount Wilson Behatokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Astronomical Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Paul Willard Merrill (Minneapolis, 1887ko abuztuaren 15a - 1961eko uztailaren 19a) estatubatuar zientzialaria izan zen.
Michiganeko Unibertsitatean eta Neurrien Bulego Nazionalean hiruna urtez aritu ondoren, Wilson Mendiko Behatokian ((Mount Wilson Observatory, MWO) hasi zen lanean, eta lanpostu horri eutsi zion erretiroa hartu zuen arte, 1952an. Espektrokopista gisa lan egin zuen, izar bereziak aztertuz. Halaber, izar arteko ingurunea aztertu zuen, eta lehen espektro-analisiak egin zituen izpi infragorriak erabiliz. Erretiroa baino pixka bat lehenago egin zituen aurkikuntzarik aipagarrienak, Andromedako teknezio-lerroak eta beste izar-mota batzuk identifikatu zituenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.