Mary Lee Woods
Mary Lee Woods | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Lee Woods |
Jaiotza | Birmingham, 1924ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Londres, 2017ko azaroaren 29a (93 urte) |
Familia | |
Aita | Bertie J. Woods |
Ama | Isa Frances Lee Burrows |
Ezkontidea(k) | Conway Berners-Lee (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Birminghamgo Unibertsitatea Yardleys School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, informatikaria eta programatzailea |
Enplegatzailea(k) | Telecommunications Research Establishment (en) Mount Stromlo Observatory (en) Ferranti (en) |
Mary Lee Woods (Birmingham, Erresuma Batua, 1924ko martxoaren 12a – 2017ko azaroaren 29a) matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa izan zen, eta Manchester Unibertsitateko Informatika Eskolako Mark 1, Ferranti Mark 1 eta Mark 1 Star ordenagailuetan programak garatu zituen talde batean lan egin zuen. Conway Berners-Leerekin ezkondu zen Ferrantin lanean ari zela. Sir Tim Berners-Lee bere semeetako bat da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birminghamen jaio zen, Erresuma Batuan, 1924an. 1942tik 1944ra, Bigarren Mundu Gerran, matematikako ikastaro trinko bat ikasi zuen bi urtez Birminghameko Unibertsitatean. Ondoren, Telecommunications Reasearch Establishment a Malvern enpresarentzat lan egin zuen, 1946. urtera arte, eta bere graduko hirugarren urtea egitera itzuli zen. Canberrako (Australia) Mont Stromlo Observatory-n lan egin zuen 1947tik 1951ra, eta ondoren, Manchesterreko Ferrantira ordenagailu-programatzaile gisa joan zen.[1]
Conway Berners-Lee Ferrantiko taldean lan egiten zuten bitartean ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu zen. Bere seme zaharrenak, Sir Tim Berners-Leek, World Wide Web asmatu zuen.[3][4]
Seme-alabak hezten aritu ondoren, matematika-eskolako maistra izan zen, eta BASIC, FORTRAN eta beste lengoaia batzuetako programatzaile, 1987an erretiratu aurretik.[5][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Ferry, Georgina. (2018-01-23). «Mary Lee Berners-Lee obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sánchez, Cristina. (2016-07-04). «La increíble "abuela" de la Web: la madre de Berners-Lee también fue una pionera» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Berners-Lee, Tim; Fischetti, Mark. (1999). Weaving the Web : the past, present and future of the World Wide Web by its inventor. London : Orion Business ISBN 978-0-7528-2090-3. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «How Much Do You Know About the History of the Internet?» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-12-16). «Mary Lee Woods, la matemática que se aburrió de clasificar estrellas y se convirtió en pionera de la programación» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).