Maribel Aiertza
Maribel Aiertza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etxebarria, 1962ko apirilaren 15a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria, Bizkaia, 1962ko apirilaren 15a) idazlea eta artegintzan kolaboratzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maribel Aiertza Etxebarrian jaio zen eta Berriatuan bizi da. Gaztetxotan hasi zen idazten eta lehiaketetan parte hartzen.
Idazkuntzako alor desberdinak ezagutzen ditu: Berriatuko Urepel aldizkaria sortu zuen eta erredaktore, maketatzaile eta koordinatzaile lanak egin zituen bertan; dibulgazio-testuak idazten ditu arte, turismo zein bestelakoak eta testu liburugintzan ere kolaboratzen du, lehen Giltza-Edebe argitaletxearekin eta gaur egun Ibaizabal argitaletxearekin. Artegintzan Mikel Lertxundi eskultorearen estudio-lantegiarekin kolaboratzen du urte luzez. Artistarekin elkarlanean bi saiakera liburu argitaratu ditu.
Idazle Eskolan graduondokoa (2003-2005) egin ondoren plazaratu zuen lehen bakarkako fikziozko liburua Tigreak hondartzan eleberria (Elkar, 2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu: Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012), Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014), Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016), Armiarmak parapentean (Elkar, 2017), Izaroren izarra Ibaizabal, 2020), Asteburura landetxean (Elkar, 2021) eta gazte helduentzat: Ezer ez da dirudiena ipuin bilduma (Elkar, 2021).
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lertxundi, euskaradun arte unibertsala. (1989). Mikel Lertxundirekin elkarlanean
- Lertxundi, espazioa, lurra, denbora. (2019). Mikel Lertxundirekin elkarlanean.[1]
Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tigreak hondartzan. (Elkar, 2010)
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezer ez da dirudiena. (Elkar, 2021)[2]
Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012)
- Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014)[3][4][5][6]
- Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016)
- Armiarmak parapentean (Elkar, 2017)[7][8][9][10]
- Izaroren izarra (Ibaizabal, 2020)[11]
- Asteburua landetxean (Elkar, 2021)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984, Aipamen saria. Gernikako narrazio lehiaketa.
- 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (bakarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
- 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (elkarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
- 1988, Hirugarren saria. Ipuin lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
- 1989, Argitalpen hoberenen Euskadi Saria Lertxundi, euskaradun arte unibertsala lanagatik. Mikel Lertxundirekin elkarlanean
- 1990, Bigarren saria. Txomin Agirre kontakizun lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
- 1990, Lehen saria. III.Eusebio Erkiaga ipuin lehiaketa. Lekeitio.
- 2014, Lehen saria. `Oihenart´ Aforismoen IV. Lehiaketa. UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Astiz, Iñigo. «Artearen baitako literatura» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ Maribel Aiertza, "Ezer ez da dirudiena". (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ MARIBEL AIERTZA - MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN - AURKEZPENA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «Propuestas culturales de la semana: 'Munstro bat edukiontzian'...» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ «Maribel Aiertza: "Panpina haregaz gogoratuta, ideia garatzea lortu nuen" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ Mercero, Imanol. «Birzikla dezagun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ «ARMIARMAK PARAPENTEAN | MARIBEL AIERTZA REMENTERIA | Casa del Libro» casadellibro 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «Maribel Aiertza: "Istorio honek abenturen bidez gogoeta asko eragiten dituela uste dut" Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-05-31 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelan prentsaurrekoan. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelena - Armiarmak parapentean - aurrez aurre. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ Izaroren izarra. TXIRRISTA bilduma. (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Artea aitzakia bart izan da gizartean errotutako ideia batzuk aztertzeko Bizkaiko Hitza, 2021.11.19