Manuel Elexpuru
Itxura
Manuel Elexpuru | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1930 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1993ko ekainaren 4a (62/63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Manuel Elexpuru del Valle (Bilbo, 1930 - ?, 1993ko ekainaren 4a) bizkaitar kazetaria izan zen, sukaldaritzan aditua.
Arkitektura ikasi zuen Madrilen. Urte askoan ilustrazio- eta dekorazio-lanak egin ondoren, margolari bezala hasi zen lanean Clarín publizitate-agentzian. Ondoren J. Walter Thompson agentzian zuzendari nagusi modura aritu zen. 1980-1983 urteen artean artikuluak idatzi zituen Viajar izeneko aldizkarian, Espainiako ardo-eremuen inguruan. 1987an bere gain hartu zuen El Europeo aldizkariko gastronomia-orria, eta lankide modura ere aritu zen Vino y Gastronomía aldizkarian. Cofradía Española de la Buena Mesa delakoaren eta Euskal Gastronomia Kofradiako kide zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.