Luca della Robbia
Luca della Robbia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, ? |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1482ko otsailaren 10a (82 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | della Robbia (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Nanni di Banco (en) Leonardo di Ser Giovanni (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta zeramikaria |
Lantokia(k) | Florentzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Luca della Robbia (Florentzia, 1399/1400 aldean – Florentzia, 1482) Pizkundeko italiar eskultore, zeramikagile eta zilargina izan zen.
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luca della Robia Florentzian jaio zen 1400 aldean. Ghiberti edo Nanni di Banco izan zituen maisuak, adituen ustez. Estilo gozoa eta lasaia erabili zuen. Terrakota beirakararen teknika asmatu eta obra txiki zein handietan erabili zuelako da, batez ere, ezaguna.
Della Robiaren lehenengo obra ezaguna, eta ospetsuena, Cantoria da (1430), Florentziako katedraleko kantarien pulpitua. Donatellok egindakoaren bikia da, eta beste lan batzuetan ere jardun zuten biek batera. Della Robiaren pulpituak marmolezko erliebe bikainak ditu. Metopa grekoen antzera moldatu zuen obra hau, eta panel elkarretatik berezietan zehar banatu zituen kantari eta musikarien erliebeak. Donatellok erabili zuen espazioaren kontzeptu bertsua erabili zuen, beste zenbait obratan bezala (adibidez, Florentziako katedraleko sakristia berriko atean), baina ez da haren dinamismoaren arrastorik ikusten. Izan ere, Della Robiak konposizioaren oreka bilatu zuen eta oso obra neurritsuak egin zituen.
Materialei dagokienez, terrakota erabili zuen batez ere (marmola baino merkeagoa eta lantzen errazagoa baitzen) eta bere obrak babesteko eta dotoretzeko esmalte beirakarak erabili ohi zituen. Horrek aukera ematen zuen pintura, eskultura eta arkitektura elkarri uztartzeko, eta horrela lortu zuen garai hartako artisten helburu nagusietako bat, hau da, artearen sintesia lortzea. Della Robiak teknika horri jarraituz egin zituen hainbat eta hainbat obra txiki, Ama Birjinaren eta Haurraren irudiak batez ere, eta ospe handia lortu zuen bere lantegiak. Baina, Luca della Robiak beste lan handiago batzuetan ere erabili zuen teknika hura, adibidez Peretolako Santa Maria elizako ziborioan, Pazzi kaperako tondoetan, etab.
Luca hil ondoren haren iloba Andreak jarraitu zuen osabaren lantegian lanean, eta terrakota beirakararen teknika industrializatu zuen arren, artelan bikainak osatu zituen hark ere, Florentziako Errugabeen ospitaleko (italieraz: Spedale degli Innocenti) erliebeak esaterako).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Florentziako katedrelako cantoria bat, harrian.
-
Brontzezko ateak, Florentziako katedralean.
-
Kupula baten barnea, apainketa zeramikoa.
-
Pistoiako lan bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.