Laurie Anderson
Laurie Anderson | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1947ko ekainaren 5a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lou Reed (2008ko apirilaren 12a - 2013ko urriaren 27a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College Mills College at Northeastern (en) Columbia Unibertsitatea Columbia University School of the Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, poeta, koreografoa, idazlea, asmatzailea, biolin-jotzailea, argazkilaria, telebista-ekoizlea, performancelaria, film-zuzendaria, artista, bideoartista eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
Mugimendua | arte feminista |
Izengoitia(k) | Anderson, Laura Phillips |
Genero artistikoa | performance artea |
Musika instrumentua | biolina ahotsa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records Warner Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
laurieanderson.com | |
|
Laurie Anderson (Chicago, 1947ko ekainaren 5a) estatubatuar artista da. Eskultura eta Artearen Historia irakatsi zituen New Yorken. Besteak beste, Brian Eno, David Byrne edota Philip Glass kide ziren artista- eta musikari-elkartean parte hartu zuen. Hainbat performance egin ditu, mimoa, musika, errezitalak, filmak eta argi- eta soinu-efektuak nahasiz.
O Superman, One Ten diskoetxeak 1982an kaleratutako singleak lortu zuen Andersonen orain arteko arrakasta komertzial bakarra. Ahotsa eta musika elektronikoa landuz, berrikuntza asko ekarri dizkiote Laurie Andersonek eta haren taldeek abangoardiako musikari. 1984an, United States kaleratu zuen, eta, 1986an, Home Of The Brave, William S. Burroughs idazlearen lankidetzarekin. Andersonek askotariko norabideetan jarraitzen du lanean, industria diskografikoaren interes komertzialei jaramon egin gabe. Musika-tresnak ere asmatu ditu. Artista garrantzitsu askorekin lan egin du, Peter Gabrielekin, Chris Speedingekin eta Bobby McFerrinekin, esate baterako. Lan aipagarriak ditu: Bright Red (1994) —Brian Enoren eta Lou Reeden parte-hartzearekin— eta The Ugly One With The Jewels And Other Stories (1995).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Laurie Andersonen web-orria