Jose Luis Ugarte
Itxura
Jose Luis Ugarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Areeta, 1928ko azaroaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 2008ko uztailaren 27a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | estropadalaria |
Jose Luis Ugarte Hernández (Areeta, 1928ko azaroaren 6 – Getxo, 2008ko uztailaren 27) euskal marinela zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nautika ikasi zuen eta Liverpoolen merkatalontzi batean lan egin zuen. 1960an utzi eta 1969 eta 1989 artean Castrol enpresarako lan egin zuen. 1995ean, Getxoko seme kuttun bihurtu zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979an lehendabiziko bakarkako estropadan hartu zuen parte Falmouth-Azoreak-Falmouth (AZAB) izenekoa, bigarrena izanik.
- 1980an Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen OSTAR izeneko estropadan hartu zuen parte.
- 1984an berriro OSTAR estropadan hartu zuen parte. Bere klaseko hirugarren postuan bukatu zuen Orion Iru itsasontzian.
- 1987an AZAB (Falmouth Azores and Back) estropadan berriro hartu zuen parte, garailea izanik. Orion Iru zuen itsasontzia.
- 1988an Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen CARLSTAR izeneko estropadan parte hartu eta hirugarrena bukatu zuen. Castrol Solo izeneko itsasontzi berria zuen.
- 1992ko OSTAR estropadan parte hartu zuen. Euskadi Europa 93 BBK itsasontzia erabiliz, 9.a izan zen.
- 1992an lehendabizikoz Vendée Globe estropadan hartu zuen parte. 135 egun, 6 ordu eta lau minutu behar zituen estropada bukatzeko.
- 1994an BOC Challenge izeneko estropadan hartu zuen parte.
- 1998. urtean Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen Carlsberg Single-handed Trans-Atlantic Race (CARLSTAR) izeneko estropadan parte hartu zuen. Bere Monohulls klaseko eta Castrol Solo izeneko itsasontziak 17 egun 21 ordu eta 47 minutu erabili zituen ibilbidea betetzeko.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- www.berria.info[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) www.elcorreodigital.com