Edukira joan

Jose Aretxabala Aldama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Aretxabala Aldama
Bizitza
JaiotzaGordexola1847ko azaroaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCárdenas1923ko martxoaren 15a (75 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Jose Aretxabala Aldama (Gordexola, Bizkaia, 1847Cárdenas, Matanzas, Kuba, 1923) Julian Zuluetaren destilategia erosi eta Arechabala izeneko rona ekoiztu zuen, gerora Havana Club.

José María Arechabala eta Juana Aldamaren semea,[1] Domingo Aldamaren esklabistaren senidea omen zen eta Kubara jarraitu omen zuen hark egindako aberastasunak erakarrita.[2]

1862an Kubara zeraman itsasontzi berean (Santanderreko matrikula zuen 'Hermosa de Trasmiera' ontzian) sukaldari lanetan hasi zen aurrekoaren ordez, itsasaldian ekaitz batean zauritu zena. Kuban lehorreratzean, bere senide batengana joan zen, Antonio Galindez, garai hartan Matanzaseko probintziako azukre-produkzio eta merkataritzaren enpresaburu handienetako bat zena eta harentzat lanean hasi zen.

1869an "Casa Bea" enpresarentzat hasi zen lanean, burdindegian, bankan eta itsasontzien kontsignazioan. Julian Zuluetaren jabetzakoa zen, politikari eta enpresari garrantzitsua, geroago Habanako alkate izatera iritsiko zena. Zuluetak destilategi bar sortu zuen eta Aretxabala jarri zuen negozio horren buru.[3][4] 1873an Zuluetak berak Cárdenasen zituen negozioen ahaldun izendatu zuten.[2] 1874an Carmen Hurtado de Mendozarekin ezkondu zen[2] eta bost seme-alaba izan zituzten.

Zulueta hil zenean, Aretxabalak destilategia erosi zien oinordekoei, eta 1880an La Vizcaya[2] bezala berrizendatu zuen, Arechavala S. A. enpresaren aurrekaria, non Arechabala rona ekoizten zen, 1935etik aurrera Havana Club bezala ezagutu zen.[5]

Aretxabalak Gordexolan eraikitako etxea (egun, udaletxea)

Industriak, aurrera egin zuen, 1888an Cárdenas astindu zuen urakanak eta izan zituen kalteek ez zuten Jose hondoratu, garai hartako 50.000 dolar baino gehiagoko kalteak. XX. mendearen hasieran, Cárdenaseko fabrikak bazuen trenbiderako sarbidea, eta handitu egin zen zenbait galdara eta destilazio-zutabe edukitzeko, eta negozioak handitzen joan ziren azukre-findegiak, konfitura-fabrikak, ontziolak eta erregaia ekoizteko plantak barne hartzeko. Aldi berean, konpainiak ahalegin handiak egiten zituen Cárdenasen hobekuntza sozialak lortzeko eta, besteak beste, kaleak asfaltatzen zituen, gazteentzako eta langileen seme-alabentzako ikasketa-bekak ematen zituen edo antzoki bat eraiki zuen. 1919an Cárdenaseko Seme Adoptibo izendatu zuten.

1921ean konpainiak José Arechabala S.A. izena hartu zuen eta bertako presidente izendatu zuten. Enpresa hau izan zen 1934an Havana Club rona kaleratu zuena, eta ekoizten jarraitu zuen 1959ko abenduaren 31n Kubako iraultza gertatu zen arte.[6]

Sortzailea 1923ko martxoaren 15ean hil zen, goizeko 06: 30ean, Arechabalako lan-txanda hasi eta minutu gutxira, eta seme-alabak lantegira bidali zituen esanez: "Lanera mutilak, txirrinak jo du eta!".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Castresana, Elixane. (2019-10-04). «Regreso a Villa Carmen» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Arlucea, Ana Vega Pérez de. (2018-09-03). «El vizcaíno que transformó el ron de Cuba» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  3. (Gaztelaniaz) Piqueras, José Antonio. (2021). Negreros. Españoles en el tráfico y en los capitales esclavistas. Catarata, 231 or. ISBN 978-84-1352-334-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cruz, Eduardo Marrero. (2006). Julián de Zulueta y Amondo: promotor del capitalismo en Cuba. Ediciones Unión ISBN 978-959-209-740-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  5. Ugalde Zubiri, Alexandre. Los vascos ante las Guerras de Independencia de Cuba. .
  6. (Gaztelaniaz) «Los Arechabala, fundadores de Havana Club, quieren reconquistar el mercado del ron añejo» EXPANSION 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]