José Goñi
Porteño | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | José Goñi | |||
Jaiotza data: | 1872 inguru | |||
Jaioterria: | Chivilcoy, Buenos Aires ( Argentina) | |||
Heriotza data: | 1949 | |||
Heriotza herria: | Buenos Aires ( Argentina) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: |
José Goñi (Chivilcoy, 1873 - Buenos Aires, 1930), pilota munduan Porteño bezala ezaguna, argentinar pilotaria izan zen, trinketeko esku pilotan aditua. Gurasoak Argentinara joandako Martin Goñi Iraizoz (Odieta, Nafarroa) eta Telesfora Erostarbe Elorza (Oñati, Gipuzkoa) zituen[1].
Argentinan eta Uruguain garaipen handiak lortu ondoren, 1897an Ipar Euskal Herrira joan zen lehenbizikoz bertoko izarrekin jokatzeko. Hilabete batzuk Euskal Herrian eman ondoan, urte berean bere jaioterrira itzuli zen, 1897an. Handik bi urtera, 1899ko uztailean berriro ere Euskal Herrian ikusi zuten jokatzen. Garai hartako pilotari guztiekin neurtu zituen indarrak Chivilcoyko pilotariak, guztiekin: Dongaitz, Urzelai, Txikito Azkoitikoa, Txikito Kanbokoa, Zamorano, Soudre "Vasquito" eta abar. XX. mendean, 1902tik aurrera bere ospea pixkanaka pixkanaka ahulduz joan zen, alkoholismoak eta sifiliak eraginda. 1906ko udan jokatu zituen azken partidak. Azaroaren 4an Amiral Troude itsasontzian, Burdeosko kaitik abiatuta, Buenos Aires bidean jarri zen. Urte asko Argentinako hiriburuan eman zituen, psikiatriko batean. 1930eko azaroaren 3an eman zuen azken harnasa. Oso bazterturik egon da bere irudia pilotaz idatzi diren historietan. Trinketeek ezagutu izan duten pilotaririk hoberenak beste trataera bat merezi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes" (I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea, SA. ISBN 84-7099-261-9
Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |