Joakin Egia
Itxura
Joakin Egia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1903 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Liverpool, 1956 (52/53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria eta itsasontziko kapitaina |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Itsas Gudarostea Royal Air Force |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Joakin Egia Unzueta (Bilbo, Bizkaia, 1903 – Liverpool, Erresuma Batua, 1956) Bilboko portuko kapitaina izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936an Eusko Jaurlaritza antolatu zenean, gerrarako ontzidi bat antolatzeko agindua eman zion. Lau bakailao-ontzi artilleriaz hornitu, eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaya eta Nabarra izenez bataiaturik, itsas garraiorako laguntzaile eta babesle izateko prestatu zituen. Orobat lan handiak egin zituen, Bilboko porturako defentsa antolatzen. Bizkaia armada nazionalaren esku erori zenean, setioari itzuri eta hamar draga-minarekin Frantziara ihes egin zuen.
Gerra ondoren, Erresuma Batuan erbesteratu zen: Royal Air Forceren hegazkinlari bilakatu eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Egaña, Iñaki. (2005). Quién es quién en la historia del país de los vascos. Txalaparta, 155 or. ISBN 9788481363999..