Jean Jauregiberri
Jean Jauregiberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Argentina, 1880 |
Herrialdea | Zuberoa |
Heriotza | Aloze, 1952 (71/72 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
- Artikulu hau Zuberoako familia euskaltzaleko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregiberri».
Jean Jauregiberri edo de Jauréguiberry (Argentina 1880 – Aloze, Zuberoa 1952) Zuberoako Jauregiberri familia ezagunaren kidea da, medikua izateagatik nabaritu zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiberritarrak denbora luzean Zuberoan herria eta hizkuntzaren alde eragile handienetakoak izan ziren. Bederatzi seme-alabaren artean lehena zen.
Bere emaztea Alozeko Gabrielle Grison izan zen. Lanbidez armadako sendagilea.
Bigarren Mundu Gerraren aurretik Piarres Lafittek bultzatzen zuen "Eskualherrizaleen mugimenduan" ibili zen. Espainiako Gerra Zibila dela eta Madalena arrebarekin hegoaldeko euskaldunen alde aritu zen, iheslariak laguntzen.
Bigarren Mundu gerran Zuberoa okupatzen zuten alemaniarren kontrako erresistentzian ibili zen[1], Pierre eta Allande (Arnaud) seme zaharrenekin batera; hirurak armadako sendagile. Allandek jeneral gradua dauka eta Alozen bizi da, erretretan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz artikuluak idatzi zituen aldizkari batzuetan:
- Lafitteren ekimenez sortutako Aintzinan.
- Gure Herrian; Davantek bere antologia errefrentzialetan aldizkari honetan argitaratutako Xikitoka artikulua nabaritu du.
Haatik, bere obra nagusia frantsesez idatzi zuen, euskarazko izenburua badu ere:
- Basabürüan; 1996an Jakes Sarraillet irakasleak euskaratu du Maiatz aldizkarian.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Beste neba-arreba batzuk bezala; ikus Jauregiberritarrak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iturrietan aipatu lehen liburua pdf.n.
- Medikuak Euskal Literaturan lana[Betiko hautsitako esteka], Piarres Xarritonek egina; ikus 8.or., zeharka aipatua da.
- Begoña Sarrionandiak Euskal idazle medikuen hiztegi laburra lana egin zuen Antso Jakituna Fundazioarentzat; UEUren Inguma datu-basetik internetez kontsulta daiteke; 31. (paperean 123.) orrialdean aipatua.
- Joseba Aurkenerena: Urdiñarbeko Sibastarrak pastorala. [1]