Jaimin
Itxura
Jaimin | |
---|---|
![]() | |
Mota: | Lurrunontzi |
Uretaratze data: | 1931 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1936-1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 74 t. tona |
Luzera: | 18,60 m |
Zabalera: | 5,33 m |
Sakonera: | 3,16 m |
Abiadura: | 8 korapilo |
Eskifaia: | 9 marinel |
Jaimin lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Bizi-Nai, S.L. donostiar enpresarena, 1931n eraikia. Rafael Cantosen bikia izan zen. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan aritu zen Bizkaiko Defentsa Batzarrak jarrita (1936ko iraila). Azaroan Eusko Itsas Gudarosteak beregain hartu eta lan berbetarako erabili zuen. Beranduago arrantzura itzuli zen (1937ko apirila). Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).