Edukira joan

Ivan II.a Moskukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan II.a Moskukoa


Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1355 - 1359

Grand Duke of Vladimir (en) Itzuli

1354ko martxoaren 25a - 1359ko azaroaren 13a
Simeon Moskukoa - Grand Duke Dimitri Constantinovich of Russia (en) Itzuli

Moskuko printze handia

1353ko apirilaren 27a - 1359ko azaroaren 13a
Simeon Moskukoa - Dimitri I.a Moskukoa
Bizitza
JaiotzaMosku1326ko martxoaren 30a
HerrialdeaMoskuko Printzerria
HeriotzaMosku1359ko azaroaren 13a (33 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaIvan I.a Moskukoa
AmaHelena of Smolensk, Grand Princess of Moscow
Ezkontidea(k)Theodosia of Briansk (en) Itzuli  (1341 (egutegi gregorianoa) -
Alexandra Velyaminova (en) Itzuli  (1345 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaRurik leinua
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Ivan II.a Ivanovitx Ederra (errusieraz: Иван II Иванович Красныйtranslit.: Ivan II.a Ivanovitx Krasnyy; Mosku, 1326ko martxoaren 30a - ibidem, 1359ko azaroaren 13a) Vladimirko eta Moskuko Printze Handia izan zen 1353-1359 bitartean.

Ivan Kalitaren bigarrena semea izan zen. Bere anaia Simeon Harroaren oinordekoa izan zen, 1353an izurri beltzak jota hil zena. Urrezko Hordako borroka zibilen ondorioz Lituaniarekin bat egitea pentsatu zuen, baina azkenean basailutzaren zina egin zion Urrezko Hordari.

Bere garaikideek baketsu eta apatiko gisa deskribatu zuten. Ez zuen erreakzionatu Algirdas Lituaniakoak Briansk, aitaginarrebaren hiriburua, harrapatu zuenean. Oleg Riazani bere lurraldeko hiriak erretzen ere utzi zion. Hala ere, elizgizon ortodoxoek Printzerrian zuen boterea sendotzen lagundu zioten. Moskuko hego-mendebaldeko zenbait eremu ere anexionatu ahal izan zituen.

1341ean Briansk-eko Feodosia Dmitrievna Brianskekoarekin ezkondu zen, eta hura 1342an hil zen. 1345ean Aleksandra Vasilievna Veliaminovarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen, bere oinordekoa Dmitri Donskoi barne.